2020(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

ZUEN ANIMALIAK

Zuetako batzuek animatu zarete etxe eta baserrietan dituzuen argazkiak bidaltzen. Eskerrik asko!
Bidali dizkiguzuen argazkietako batzuk ikusiko dituzue jarraian.

A.A.ren aitonak baserria du eta bertan animalia asko. Hauek bertan ikus daitezkeen ahuntzak dira.

Ugaitzek txakurra du etxean. Oso dotore dago jantzita eta Pintxo du izena. Abestuko diogu?


Hauek Eder eta Liherren txakurrak dira. Beltzak Lur du izena eta arra da. Ilehoriak Yea du izena eta emea da.

Roko L.ren txakurra zen. Boxer arrazakoa. Boxer txakurrek tamaina ertaina dute. Maitekorrak eta jostalariak dira. Haurrekin oso arduratsuak dira. L. eta Roko egun osoa jolasten pasatzen zuten.

 Oreo Ibairen txakurra da. Emea da. Ibaik esan digu txakurrak baserrietan egoten zirela lapurrak uxatzeko. Bere txakurra, Oreo, etxean dago konpainia emateko. Oreo oso erotuta omen dabil.



Harry Noa G.ren loritoa da. Gris kolorekoa da eta isatsa gorria du (argazkian ez ikusi arren). Oso hiztuna da eta jendearen ahotsa imitatzen du. Errealekoa da eta oso ondo daki esaten: AUPA, ERREALA, AUPA!
Jaten duenean zikin samarra da. Beldurtia da, baina ezagunekin oso maitekorra da.
Abesten du eta txistu egiten du.





N.ren lehengusuak baserritarrak dira. Denetatik dute: behiak, ardiak, oiloak, katuak... Hemen N. katu, oilar, oilo eta txahal batekin ikusten dugu. Kolore askotako txoriak ere badituzte. Hau gozamena!


Hemen A. dago Rockyrekin. Rocky txakurkume bat da, 5 hilabete besterik ez dauka. Aleman artzain txakurra da. Oso zintzoa eta jostalaria da. Haurrekin pazientzia handia dauka.
A. liluratuta dago Rockyrekin.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina