2020(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

ANIMALIEN KARETAK

Oraingoan eskulan bat proposatzen dizuegu: etxabere baten kareta egitea.
Astoa jajaja” abestian lau etxaberez hitz egiten da: astoa, txakurra, oilarra eta katua. Kanta honek inspiratu egin gaitu eta, horregatik, erronka bat luzatzen dizuegu. Hemen azaltzen dizkizuegun kareten artean bat aukeratu eta margotu edo apaindu nahi duzuen bezala.
Irudimena erabili eta sortu zuen kareta. Kola txuria erabiliz, etxean aurkitu ditzakezuen gauza asko itsatsi ditzakezue: makarroiak, artilea, dilistak, oihal zatiak, kartulina zatiak, gatza... Gainera, nahi baduzue, bidali zuek sortutako karetaren argazki bat eta blogera igoko dugu.
Zuen eskulanekin bloga askoz aberatsagoa eta ikusgarriagoa geldituko da.















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina