2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

RAIN RAIN

RAIN    RAIN    GO    AWAY    SONG



☀️.           🌤.            ☁️.           🌧.          ☔️.          ☔️.         ☔️.     ☀️.        ☀️.  



ZENBAKIAK

ZENBATZEA OSO DIBERTIGARRIA DA.

  • Hatz aztarnekin zenbatu dezakegu. Ausartuko al zara? 



  • 5 zenbakia birpasatzeko fitxa. Margotu eta idatzi beheko hitzak.


UDABERRIA

Hemen da udaberria! Negua alde batera uztearekin batera, aldaketa batzuk somatzen ditugu gure inguruan.
Eguraldia aldatu egiten da: tenperatura poliki-poliki igoz doa eta giro epela izaten dugu kalean.
Eguzki egun gehiago izaten ditugu, baina baita euri egunak ere. Eta ortzadarra ikus dezakegu!










Ondorioz, zelaietan aldaketa asko ikusten ditugu.
Belarra handitu egiten da eta loreak jaiotzen dira. Zuhaitzei ere hosto ugari sortzen zaizkie. Eta baratzeetan fruta eta barazki berriak ereiten dira. 









Gure ohiturak ere aldatu egiten dira.
Egunak luzatzen dira. Kalean epelago dagoenez, gusturago egoten gara kalean eta denbora gehiago ematen dugu bertan.
Gainera, arropa arinagoa janzten dugu, berokiak gutxiagotan jartzen ditugu eta oinetako erosoagoekin ibiltzen gara.










Animaliek euren ohiturak aldatzen dituzte. Zomorro asko ikusten dugu inguruan.
Animalia askok udaberriko goxotasunean erditzen dituzte euren umeak. Horrela, negu gogorra iristean, kumeak indartsuak izango direlako.










Orain jolas kooperatibo bat proposatzen dizuegu: LOREAK ETA ERLEA.
Loreek eta erleek oso harreman estua dute. Erleek polena behar dute euren eztia egiteko. Loreari hartzen dioten polena erlauntzara eramaterakoan, apur batzuk erortzen zaizkie eta horri esker beste lore batzuk sor daitezke.
Elkarlanean joaten dira aurrera erleak eta loreak. 



Azkenik, zuek ere elkarlanean aritzea nahiko genuke jolas debertigarri honekin.
LOREAK ETA ERLEA
Pertsona bat izango da erlea eta gainontzekoak loreak. Musika jarri eta eta loreek txoko bat bilatuko dute bertan egoteko. Musika itzaltzen denean, loreak geldirik egon beharko dira eta erlea etxean zehar joango da hegan loreak bilatzuz. Bat aurkitutakoan, usaindu egindo du. Orduan, lorea libre izango da mugitu ahal izateko eta, nahi badu, erleari beste loreak topatzen laguntzeko.



2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

TEN IN THE BED

TEN   IN   THE   BED        STORY




TEN   IN   THE   BED        NURSERY RHYME 






https://youtu.be/2yFkQVgSBfM

BOKALAK


Bokalak berrikusiko ditugu;  horretarako, txantiloian  oinarrituz bokalak margotuko ditugu:



                                        







Ondoren, olerkian azaltzen diren I guztiak bilatu eta margo hori batekin errepasatuko ditugu.
Baita iguanaren fitxa ere egingo dugu.



Bukatzeko, bururatzen zaizuen guztia egin dezakezue: txantiloian agertzen diren bokal guztiak moztu eta kutxa desberdinetan sailkatu, I hizkia duten hitzak esan, olerkian azaltzen diren beste bokalak bilatu eta bakoitzari kolore bat eman... 

GORPUTZA MUGITZEN

Oraingoan, gorputza ezagutzen jarraituko dugu eta horregatik mugitzea tokatzen da.
Aurretik, gorputzaren atalak gogoratuko ditugu. Zuek ezagutzen dituzue! 





                   

Iritsi da ordua!
Beraz, altxa aulkitik eta jarri zutik gorputzak ematen dizkigun aukerak hobeto ezagutzeko.
Lehengo burua mugituko dugu: gora, behera; alde batera, bestera; buelta alde batera, buelta bestera.
Bi eskuak ere mugituko ditugu.



Bi eskuetan 10 behatz ditugu eta banan banan jeitsiko ditugu behera: txikia, alferra, luzea, bizkorra, lodia; lodia, bizkorra, luzea, alferra, txikia.

Berriz gora: txikia, alferra, luzea, bizkorra, lodia; lodia, bizkorra, luzea, alferra, txikia.
Orain, behatzak luzatuko ditugu, baina ahalik eta gehien, ahalik eta gehien...


...eta erlaxaju eskuak.
Eta orain, kontrakoa. Tolestu behatzak eta estutu ukabila, baina ahalik eta gehien, ahalik eta gehien...

...eta erlaxaju eskuak.
Eskumuturrak ere mugituko ditugu: gora, behera; alde batera, beste aldera; buelta alde batera, buelta beste aldera.


Eta orain ukondoa: gora, behera; alde batera, beste aldera; buelta alde batera, buelta beste aldera.


Baita besoa ere: gora, behera: aurrera, atzera; buelta alde batera, buelta bestera.


Ez ahaztu beste besoa!
Pasa gaitezen enborrera. Zutik zaudela eta hankak zuzen dituzula, bota gorputza aurrera ahalik eta gehien, atzera; alde batera, bestera.


Eta, bukatzeko, hankak. Igo hanka bat gora, atzera bota, ireki alde batera eta itxi. Gauza bera egin beste hankarekin.

Zutik zaudela, belauna tolestu eta eman buelta alde batera eta bestera. Gauza bera egin beste hankarekin.
Oinak mugituko ditugu orkatilari buelta ematen alde batera eta bestera

.

Oinen behatzak ahalik eta gehien luzatuko ditugu, gero tolestu egingo ditugu.....eta, azkenik, erlaxatu.





HAVE FUN

LET'S    HAVE    FUN


ORMIE   THE   PIG. 🐷 


🍪 🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪🍪




2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

GRAFIA LANTZEKO LIBURUXKA

Trazuan trebatzeko hona hemen liburuxka bat.
Irudian klik egin behar duzue.

 

ORPO PUNTA

Gorputza mugitzeko abesti hau eskaintzen dizuegu.


ASMAKIZUNAK

Oraingoan, gorputzeko atal desberdinei buruzko asmakizunak ematen dizkizuegu aukeran.







EZETZ ASMATU 
GORPUTZAREN 
GARABIAK ZEINTZUK DIREN?






EZETZ ASMATU

 HORTZEN GARAJEA

ZEIN DEN?







BALIO DUTE JATEKO

ETA ORRI HAU PASATZEKO,

ASMATZEN BADUZU
 

BAITA TXALO JOTZEKO

ZER DIRA?



 


LEIHOAK BEZALA

GARA BITXIAK

GAUEAN GAUDE
 

BETI ITXIAK

ZER GARA?








Asmatu dituzue? Ziur baietz. Orain beste ariketaxo bat proposatzen dizuegu. Eskatu etxeko norbaiti asmakizun bat idazteko, eta zuek behean marraztu asmakizun horri dagokion marrazkia.

FAMILY

WE   ARE   A   FAMILY



2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

NOR OTE DAGO BARRUAN

Eskulan polit bat egin dezakezue. Horretarako zuen ZENTZUMENAK prest izan!

 

ZENTZUMENAK

Gaur gure zentzumenekin esperimentatuko dugu. 

Lasai-lasai egonda, denbora hartu eta, kontzentratuta zaudenean, aztertu inguruarekin harremanetan sentitzen dituzun berezitasunak.
Hori egin ahal izateko, gure zentzumenak erabili behar ditugu.

IKUSMENA lantzeko jarduera batzuk ematen dizkizugu aukeran, baina etxean aurkitu ditzakezun gauzak beharko dituzu. 


-Eseri eta ingurua behatu. Ondoren gauza bera egin argi gutxiagorekin.


-Lupa, katalejoak, betaurrekoak... erabili.

-Linterna erabili nahi duzuna ikusteko.
-Begiak itxi eta etxetik mugitu norbaiten laguntzarekin edo bakarrik.

UKIMENA garatzeko honakoak egin ditzakezu:

-Material desberdinak ikutu eta euren propietatez ohartu.


-Poltsa batetik zerbait atera eta begiak itxita ikutuz, nolakoa den aztertu eta zer den asmatu.


DASTAMENA lantzeko hauetara jolastu zaitezke:


-Lau elikagai hauek probatu, batetik bestera urarekin ahoa garbituz: eztia, gatza, limoia eta kiwia.








-Elikagai desberdinak probatu eta zein zapore duten asmatu.


ENTZUMENAREKIN horrela jolas zaitezke:

-Abesti bat entzuten ari zarela belarriak tapatu eta tapatzeari utzi behin eta berriz.
-Abesti bat entzun norbait zarata egiten ari den bitartean.


-Zure ahotsarekin jolastu eta egiten dituzun soinuak entzun.
-Ukabilarekin kolpetxoak eman gauzei eta ateratzen diren soinu desberdinak entzun (egurra, metala, plastikoa, zeramika,...).

USAIMENA: Munduan dauden usaiak ezagutzen jarraitu nahi baduzu, aurrera!

-Gauza hauek usaindu: zure burua, ondokoa, kolonia, zaborrontzia, ozpina, kafea, kakaoa, zukua, espeziak,...).
-Begiak itxi eta, aurretik usaindu dituzun gauzetatik, zein den asmatzen saiatu.