2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

NATURA

Udaberrian naturaz gozatzeko aukera izaten dugu. Horregatik, abesti hau eskaintzen dizuegu natura oraindik gehiago maitatzeko eta zaintzeko.


ELKARKETA LOGIKOA

Gaur, logika jolas bat proposatzen dizuegu. Irudi guztiek binaka harremana dute, eta zuek harreman hau aurkitu eta bikoteak egitea nahiko genuke.
Lehenengo, behean ageri diren irudiak begiratu eta euren azpian jartzen duenari erreparatu beharko diozue. Zer da irudian agertzen dena? Zer dakizu gauza horretaz? Guk gauza bakoitzari buruzko ezaugarri bat idatzi dugu bikoteak egiteko lagungarri izango zaizuelakoan.
Ondoren, inprimatu eta moztu irudiak, txartelak sortzeko. Inprimagailurik ez baduzue eskatu iezaiozue etxeko norbaiti marrazkiak egiteko; lorea, adibidez, zeuek egin dezakezue! Edo bestela egin elkarketa ahoz.
Azkenik, jarri bikote bakoitza bata bestearen ondoan.


Hau ATERKIA da. Euria ari duenean irekitzen dugu ez bustitzeko.


Hauek ERRABOILAK dira. Eguzkia, ura eta haizearen laguntzaz, tulipan bihurtuko dira.


Hauek KATIUSKAK dira. Ura dagoenean, oinak ez bustitzeko erabiltzen ditugu.


Hau LOREA da. Intsektuek oso gustuko dute euren usaina.


Hau MARMELADA da. Jaki ezberdin askorekin egin daitezke, eta askotan potoan zerez egina dagoen jartzen du.

Hauek PATATA FRIJITUAK dira. Olio bero-berotan egiten dira.


Hau MARRUBIA da. Gordinik edo sukaldatuta jan daiteke, baina gauza gozoekin oso ona dago.

Hau TXIMELETA da. Zelaietan hegan aritu eta gero, deskantsatzeko leku baten bila ibiltzen da.

Hauek PATATAK dira. Egosita, frijituta edo labean eginda sukaldatu daitezke.

Hau UREZTAONTZIA da. Lore eta landareei ura botatzeko erabiltzen da. 


RED YELLOW


RED.        YELLOW.      GREEN.       BLUE




2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

ALDAPEKO



ILE- APAINDEGIA

Oraingoan, guraizeak erabiltzea proposatzen dizuegu. Lehenengo, imaginazioa erabiliz, bidaia txiki bat egin dezakezue zuen ile-apaindegira. Ile-apaintzaile bat zaretela, eta ume bati ile mozketa desberdinak egiteko aukera duzuela irudikatu.
Hiru trazo aurkezten dizkizuegu: marra zuzena, marra kurbaduna eta marra zuzena puntaduna. Zuek nahi duzuena aukeratu eta, hasteko, arkatzarekin gainetik pasa. Azkenik, artaziak (guraizeak) hartu eta marrak moztu.
Inprimagailurik ez baduzue, laguntza eskatu beharko diozue etxeko norbaiti marrazkia egin dezan.
Ziur gaude ile mozketa ikusgarriak egingo dituzuela!








HELLO

HELLO     SONG




2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

UDABERRIAREN JOLASAK TXIRRITXEKIN

https://www.txirritx.eus/index.html

UDABERRIKO HIZTEGIA

Gaurkoan, hiztegia handituko dugu. Erlaxazio ariketan hitz berriak erabili genituenez, hauek ikasteko, beren argazkiak eta bi jolas proposatzen dizkizuegu. Lehenengoa “Ikusi makusi” jolasa eta bigarrena alfabetoaren jolasa. Gainera, udaberrian hazten diren fruta eta barazki batzuk ere aurkezten dizkizuegu.
Aukeratu nahi duzun jolasa. Animo eta gozatu! 

MENDIA
ZELAIA





ERREKA

ADARRA










       




FRUITUA
ZINTZARRIA






ARDIA
AHARIA









                                                                                                                  




ARKUMEA
LARANJA
                                                                                          




MARRUBIA
AGUAKATEA








                                             


AZENARIOA
LETXUGA









                                                                                            




ZERBA



Gogoratu zuek badakizuela SILABAK edo “TXALOAK” bereizten.
Bagoaz!:


Ikusi makusi.
Zer ikusi?
Ikusten dut, ikusten dut...
gauza bat hasten dena LAz
eta bukatzen dena JAn.
LA-RAN-JA (3 txalo egin)
Zer da?
LARANJA.


Ea bada, zenbat hitz asmatzen dituzuen.



Hurrengo proposamena alfabetoaren jolasa da. Horretarako, alfabetoa eskaintzen dizuegu inprimatu, margotu eta moztu ahal izateko. Inprimagailurik ez baduzu, eskatu etxeko norbaiti hizkiak idazteko. 



Hizkiak moztuta dituzuenean, jolasteko prest egongo zarete. Gure proposamena ondorengoa da: alfabetoko hizkiak erabiliz, goian ageri diren hitzetatik, nahi dituzuenak osatzea. Gainera, hizki bat hartzen duzuenean, bere izena esan dezakezue.
Ziur oso ondo aritzen zaretela!

NUMBERS

 COUNTING   1  TO    5    SONG


1   🐒   

2     🐒🐒     

3     🐒🐒🐒  

4    🐒🐒🐒🐒     

5    🐒🐒🐒🐒🐒




2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

ZULO, ZULO, ZULOTXO

Gaur, olerki bat aurkeztu nahi dizuegu, "Zulo, zulo, zulotxo". Lehenengo, abestuz entzutea gustatuko litzaiguke, gero zeuek esan edo abesteko. Baita ere, abestiari buruzko marrazki batzuk prestatu ditugu, nahi baduzue margotzeko eta agertzen diren "O" hizkiak borobiltzeko.




HELLO HELLO

HELLO     HELLO     WHAT’S    YOUR      NAME?




2020(e)ko apirilaren 25(a), larunbata

ZORIONAK

Zorionak Ugaitz!
5 urte betetzen dituzu gaur, horregatik bideo dibertigarri hau eskaini nahi dizugu. Denon partez muxu asko eta besarkada potolo bat bidaltzen dizugu.

2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

ERREKATXO KANTARI

Abesti honekin ere, udaberriko egun atsegin batera bidaiatzea espero dugu.

ERLAXAZIOA

Egunon! Atzo lan handia egin zenutenez, gaur erlaxatzeko ordua iritsi da. Horretarako, udaberriarekin erlazionatutako testu bat prestatu dugu. Beraz, hartu arnasa eta kontzentratu, imaginazioa erabili beharko bait duzu bidaia lasaigarri hau egiteko.


Etzan lurrean eta itxi begiak. Orain, imaginatu mendian zaudela. Korrika ibili zara alde batetik bestera dena esploratzen, eta asko nekatu zara. Deskantsatzea erabaki duzu eta zelaiean etzan zara.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Nabaritu azalean eguzkiaren berotasuna. Goxo-goxo zaude. Eguzkiak bere indarra ematen dizula nabaritzen duzu.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki. 









Nabaritu haizearen freskotasuna. Kilima txikiak egiten dizkizu azalean. Haizeak bere bizitasuna ematen dizula nabaritzen duzu.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Usaindu belarrak moztu berria. Oso usain atsegina da. Udaberrian zaudela ekartzen dizu gogora eta poztu egiten zaitu.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki. 










Entzun errekaren zurrumurrua. Bere jarioak freskatu egiten zaitu. Imaginatu bertan sartu eta urarekin jolasean ari zarela.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Entzun haizea “firin faran”. Zuhaitzen artean pasatzerakoan, hostoak mugitzen ditu soinu atseginak sortuz.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Entzun txorien txorrotxioa. Eguzkiak ematen dien indarrarekin abesteko gogo handia dute. Elkarri adeitasunez abesten diote.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki. 


Entzun erleak hegan. Dantza liraina egiten dute haizearekin jolasean. Lore bila ari dira eztia egiteko.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Entzun arkumea ardi eta ahariari deika. Ardien zintzarriak erritmikoki ari dira dilin-dalan.


Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Entzun urtxintxak zuhaitz batetik bestera saltoka. Lirainki elkar trukatzen dituzte adarrak. Jolasean ari dira udaberria dela ospatuz.


Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Entzun beste umeak jolasean. Giro epelaz gozatzen ari dira. Harrietan igotzen dira salto egiteko, loreak biltzen dituzte, Ikusi makusira jolasten dira...
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Orain itzuli etxera. Utzi atzean mendia. Agurtu eguzkia, zuhaitzak, loreak, eta animailiak.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Sentitu non zauden.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Sentitu etxeko lurra gorputzarekin kontaktuan.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Usaindu etxeko usaina.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Entzun etxeko soinuak.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Poliki poliki ireki begiak eta ikusi ingurua.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Egon lasai etzanda altxatzeko gogoa duzun arte.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki. 


JUST LIKE JASPER

JUST       LIKE    JASPER             STORY




2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

GOSE HANDIKO BELDARRA

"Beldar txiki jatuna" ipuinaren bideoa zintzilikatu dugu zuek ikusi ahal izateko. Bizkaieraz kontatuta dago, baina uste dugu itzulpena duzuenez ulergarria dela. Espero dugu guri bezain beste gustatzea!


LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 23a den honetan, liburuaren eguna ospatu nahi dugu. 
Horretarako "Beldar txiki jatuna" ipuina eskaintzen dizuegu. Ondoren, istorioarekin erlazionatutako ariketa batzuk ematen dizkizuegu aukeran.


















JARDUERAK



1.- Ipuina entzuten dugu.
Escuchamos el cuento.

2.- Zenbakiak ikasten ditugu: 
1sagar
2 madari (udare)
3 aran
4 marrubi
5 laranja

Elkartu zenbaki bakoitza dagokion fruta kopuruarekin.

Une cada número con la cantidad de fruta que le corresponde.





3.- Ipuina kontatu. Materialak: Ipuinean agertzen diren gauzen inprimakiak eta lokarri bat itsasteko. Ipuina kontatuko dugu eta haurrak ipuinean agertzen diren gauzak lokarrian itsasten joango dira denbora sekuentzia bat osatuz. 
Inprimakien ordenarekin lagunduta haurrek ipuina kontatuko digute.
Contar el cuento. Materiales: Elementos del cuento impresos y un cordel para pegarlos. Contaremos el cuento y los-as niños-as irán pegando las cosas que van apareciendo en el cuento creando
una secuencia temporal. 
Los-as niños-as con ayuda de los elementos impresos nos contarán el cuento siguiendo el orden marcado en él.





4.- Beldarra, tximeleta, frutak… margotu. 
Colorear la oruga, mariposa, frutas…







5.- Eta animatzen bazarete arrautz-ontzi eta tenperekin beldar polit bat egin dezakezue.

Y si os animáis con témpera y hueveras podéis hacer una bonita oruga.