2020(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

UDABERRIKO ANTZERKIA

Udaberriko egun bat antzeztea proposatzen dizuegu. Horretarako, eszenatokia prestatu behar da. Irudimena erabiliz zeuen etxea mendi bihurtzea aukera polita iruditzen zaigu. Egongelako lurrean mantela jarri eta bazkaltzeko lekua prestatu dezakezue; sofa arrokak izan daitezke gora eta behara ibiltzeko; zeuen gela parkea izan daiteke; pasilloa erreka izan daiteke.












Orain, pentsatu zer egiten duzuen leku horietako bakoitzean. Bazkaltzeko lekuan: mahaia jarri, bazkaria prestatu, bazkaldu, mahaia jaso, ontziak garbitu...; arroketan: eskalatu, oreka mantendu, lurrera salto egin...; parkean: kolunpioan ibili, txirristan behera jaitsi, barretatik zintzilik alde batetik bestera pasa...; errekan: igeri egin, arrokatik uretara salto egin, txalupan ibili, lagunak zipriztindu...











Azkenik, nahi duzuen egoera aukeratu eta antzeztu. Horretan laguntzeko, adibide batzuk jartzen dizkizuegu eskura. Baina, nahi izanez gero, beste egoera bat aukeratu dezakezue. Hala ere, kontutan hartu adibide hauekin euskaraz jolasteko aukera duzuela, eta modu honetan hizkuntza praktikatu dezakezuela.
Galdu lotsak, imaginazioa erabili eta gogoratu, antzerkian dena ondo dago!


BAZKARIA:
- Nik mantela jarriko dut.
- Nik platerak eta edalontziak jarriko ditut.
- Hartuko dituzu sardeskak eta labanak?
- Bai. Tori.
- Orain eskuzapiak jarriko ditut.
- Eta nik ogia.
- Mahaia prest dago!
- On egin!
- Bai goxoa!
- Bete-bete egin naiz...


ERREKAN JOLASEAN:
- Joango gara uretan jolastera?
- Ondo da. Uretarako betaurrekoak hartuko ditut.
- Ekarriko dizkidazu nireak?
- Horrela ur azpiko harriak hartuko ditugu.
- Harri hau oso biribila da.

- Harri hau horia da.
- Harri hau oso handia da.
- Harri hau oso polita da.
- Harri zoragarriak hartu ditugu!
- Bai! Itzuliko ditugu errekara?
- Bai.



ARROKETAN JOLASEAN:
- Joango gara arroketan jolastera?
- Bale! Baina kontu handiz ibili behar dugu.
- Noski! Ez erortzeko.
- Eskalatuko dugu arroka txiki hau?
- Bai!
- Orain poliki-poliki jaitsiko naiz.
- Nik lurrera salto egingo dut.
- Orain, arroka batetik bestera salto egingo dut.
- Nik harri honen gainean oreka mantenduko dut.



LOREAK BILTZEN:
- Joango gara loreak biltzera?
- Ados! Kolore askotakoak hartuko ditugu?
- Nik gorriak hartuko ditut.
- Nik urdinak bilduko ditut.
- Nik txuriak jasoko ditut.
- Nik moreen sorta egingo dut.
- Ikusi nik bildutako loreak.
- Hauek dira nik jasotakoak.
- Hona hemen nik hartutakoak.
- Denak batera jarriko bagenitu?
- Bai! Horrela sorta handia egingo dugu.
- Eta denen artean, gainera!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina