2020(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

ARDIA BORDARA

Artzainak artaldea mendiko zelaietara eramaten ditu belar berria jan dezan. Horretan laguntzeko adiskide on bat du: txakurra. Artzainak mendian borda izaten du gauean ardiak bertan sartzeko eta otsoengandik babestuta egoteko.
Batzuetan, ardiren bat zelai handietan galdu egiten da eta txakurrek usaimena erabiltzen dute ardi hori aurkitzeko. 











Adiskidetasun horrez goza dezazuen jolas kooperatibo bat aurkezten dizuegu: “Ardia bordara”. Jolas honetan artzainak, txakurraren laguntzarekin, ardia bordan sartzea lortu behar du. 





Jolasa hau izango da:
- Ardia lau hanketan joango da balaka egiten duten bitartean.
- Artzaina zutik ibiliko da eta hitz egingo du, baina begiak itxita egongo da borda aurrean zakurraren zaunka entzuten duen arte.
- Txakurra lau hanketan ibiliko da.
-Txakurrak ardia aurkitzen duenean zaunka egingo du artzainari adierazteko, baina ezingo du ardia ukitu.
- Ardia txakurrak aurkitu duen lekuan egon beharko da artzaina etorri arte.
-Artzainak begiak ireki eta txakurraren zaunkari jarraituz, berarengana hurbilduko da. Ardia eskutik hartu eta bordara eramango du.
Jolasten hasteko, borda eta zelaia non dauden erabakiko dugu. Borda etxeko gela bat izan daiteke eta zelaia gainontzekoa.
Gero, jokatuko ditugun paperak banatuko ditugu: pertsona bat artzaina izango da, bestea artzain txakurra eta beste bat ardia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina