2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

TXORIEN BURUAK

Lateralitatean aurrera egingo dugu. Badakigu oso zaila dela alde bat eta bestea bereiztea, horregatik lagungarri izango zaizuen ariketatxo bat ematen dizuegu aukeran: “Txorien buruak”. Eskulan honetan guraizeak erabiltzeko aukera ere izango duzue. Hartu pazientzia eta aurrera!

Lehengo txorien buru hauek moztu behar dira; poliki ibili oso zaila da eta. Txitoaren buruak oso txikiak dira, beraz, ezin baduzue marren gainetik moztu, lasai egon, pixka bat kanporagotik moztu, eta kitto!



Hori egin ondoren, hartu orri txuri bat eta arkatz bat. Jarri zuen eskua orri txuriaren gainean eta banatu ondo behatzak bata bestearengandik. Gero, arkatza erabiliz marraztu zuen eskuaren silueta.



Bukatzeko, itsatsi zuen eskuaren siluetaren behatz bakoitzean txori bat. Baina, kontuz ibili! Begiratu ondo nora begira ari den txori bakoitza, eta jarri behatz bakoitzean tokatzen dena, eskaintzen dizuegun adibidearen arabera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina