2020(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

ESKULANAK LORE LEHORREKIN

Udaberria gaiarekin bukatzeko eskulan batzuk proposatzen dizkizuegu, zuek gogoa duzuen egunean egiteko. Horretarako, nahi dituzuen loreak bildu eta paper artean lehortzen utzi leku ilun batean.





Buztin txuria erabiliz oinarri biribil bat egin. Gero, lore lehorrak gainean jarri eta piska bat estutu. Azkenik, zuloa egin borobilaren alde batean eta lehortzen utzi. Lehorra dagoenean, zinta bat jarri eta nahi duzuen lekuan zintzilikatu dezakezue.



Eskatu etxeko norbaiti maitagarri bat marrazteko. Marrazkiak dituzuenean, erabili loreak, zurtoinak eta hostoak maitagarrian arropak eta hegoak egiteko.






Kartulina batean lore bat marraztu eta moztu. Ondoren, loreen petaloak eta zurtoinak bertan itsatsi, zuek nahi duzuen moduan.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina