2020(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala

HURRIZTIKO TXITOA

Gogoratzen al duzue Hurriztiko txitoaren ipuina? Berau sortzea proposatzen dizuegu, ba.
Hori egin ahal izateko, komuneko paperaren tutu bat beharko duzue eta, jakina, etxeko baten laguntza ere bai.
Lehenago eskatu etxeko bati artile haria hartzeko eta lotzeko zilindroaren inguruan eta erdian. Guraizeak erabiliz, kartoizko hodia hariaren ondotik mozteko eskatu, eta bi zilindro txiki izango dituzue: txitoaren burua eta gorputza.


Ondoren, txitoaren burua hartu beharko du eta moztu tira bat animaliaren hegoak sortzeko.





Orain zuen txanda iritsi da. Erne!
Tenpera edo errotulagailu horia erabili kartoi zatiak margotzeko. Lehortu direnean, bata bestearen gainean itsatsi eta Hurriztiko txitoa egin izango duzue.


Nahi izanez gero, aurpegia eta hankak ere sortu ditzakezue etxean dituzuen gauzak erabiliz: botoiak, haria, kartulina, papera...
Berarekin jolasteko asmoa baduzue, gogoratu hurrak oso gogoko dituela, baina kontuz ibili beharko du ez itotzeko. Beraz, ogi apurrak ematen badizkiozue, askoz hobeto.
Ondo pasa!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina