2020(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala

HEAD SHOULDERS KNEES AND TOES

HEAD     SHOULDERS...     CHANT


HEAD

SHOULDERS

  KNEES

 TOES

  EYES

  EARS


  MOUTH

  NOSE









ZUEK IRUDIKATUTAKO KARETAK

Kareta honen atzean dagoena...TA-TA-TA-TXAN! Ibai M. da.
Margoak eta errotuladoreak hartuta, belarri bat kolore batez, bestea beste batez; begi bat kolore batez, bestea beste batez... Modu horretan osatu du katuaren kareta.
IKUSGARRIA! 

HURRIZTIKO TXITOA

Gogoratzen al duzue Hurriztiko txitoaren ipuina? Berau sortzea proposatzen dizuegu, ba.
Hori egin ahal izateko, komuneko paperaren tutu bat beharko duzue eta, jakina, etxeko baten laguntza ere bai.
Lehenago eskatu etxeko bati artile haria hartzeko eta lotzeko zilindroaren inguruan eta erdian. Guraizeak erabiliz, kartoizko hodia hariaren ondotik mozteko eskatu, eta bi zilindro txiki izango dituzue: txitoaren burua eta gorputza.


Ondoren, txitoaren burua hartu beharko du eta moztu tira bat animaliaren hegoak sortzeko.





Orain zuen txanda iritsi da. Erne!
Tenpera edo errotulagailu horia erabili kartoi zatiak margotzeko. Lehortu direnean, bata bestearen gainean itsatsi eta Hurriztiko txitoa egin izango duzue.


Nahi izanez gero, aurpegia eta hankak ere sortu ditzakezue etxean dituzuen gauzak erabiliz: botoiak, haria, kartulina, papera...
Berarekin jolasteko asmoa baduzue, gogoratu hurrak oso gogoko dituela, baina kontuz ibili beharko du ez itotzeko. Beraz, ogi apurrak ematen badizkiozue, askoz hobeto.
Ondo pasa!


TXITOAK INKUBADORATIK ATERATZEN

Hurriztiko txitoa aitzakia polita iruditu zaigu bideo hau erakusteko. Bertan, inkubadoran jaiotako 3 txito bere bizileku berrira pasatzen dituzte. Beldurtuta daude ez dutelako lekua ezagutzen, baina haurra oso goxo ibiltzen da beraiekin.

2020(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

ZUEK IRUDIKATUTAKO KARETAK




Hau Liherrek sortutako katua da. Margo desberdinak erabili ditu, argizariak eta koloretako arkatzak adibidea. Gainera, kolore desberdin asko erabili du eta orban asko egin dizkio aurpegi guztian. NORTASUN HANDIKO KATUA DA!

U HIZKIA

Euren izenetan U hizkia duten animalia batzuk aurkeztu nahi dizkizuegu.
Beheko argazkietan azaltzen diren animalien izenetan hizki hau falta da. Idatziko zenukete? 

_SOA
KAT_A










K_K_A
TXAK_RRA










_NTXIA
_MEA














Hemen U hizkiaren labirintua duzue. Gogoratzen duzue O hizkiaren labirintua?
Oraingoan tximua mahatsetaraino iristen laguntzea nahiko genuke U hizkiaren bidea jarraituz, horrela gosea asetu ahal izango du animaliak.




BOKALAK ETA ANIMALIAK

Bideo honetan 5 bokalak azaltzen dira eta baita ere bokaletako bakoitzarekin hasten den animalia baten izena. Nahi baduzu, bideoko animaliek bezala egin dezakezu: saltoka, hegan, oinez, alde batetik bestera... Baina batez ere, ondo pasa!

MY EYES NOSE...


MY EYES,    NOSE,   MOUTH,    EARS  CHANT





2020(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

ZUEK IRUDIKATUTAKO KARETAK

Nor dago katuaren karetaren atzean? Bai, Ian N. da.
Ikusten duzuenez, ederki margotu eta moztu du.
Belarrietan eta begien inguruan brillantina itsatsi du.
Zilar koloreko bola txiki batzuekin belarriak eta sudurra apaindu ditu.
SUPER! 

ETXABEREEN FAMILIAK

Oraingoan animalien familia batzuk aurkeztu nahi dizkizuegu. Familia bakoitzean emea, arra eta kumea daude.
5 familia aurkezten dizkizuegu euren izenak ikas ditzazuen jolas baten bidez.

AHUNTZA
AKERRA
ANTXUMEA




BEHIA
ZEZENA









TXEKORRA


ZALDIA
BEHORRA









MOXALA


OILOA
OILARRA











TXITOA


TXERRIA edo URDEA
URDANGA









TXERRIKUMEA


Aurkezten dizuegun jolasa, familien karta jokoa da. Helarazi dizkizuegun irudiekin zeuen kartak sortu ditzakezue.
Lehenengo, itsatsi orri txuri bat irudien orriaren atzean. Gero, moztu irudiak izen eta guzti. Inprimagailurik ez baduzue, ez kezkatu, etxekoei laguntza eskatu marraztu eta idazteko, zuek ere egin dezakezue marrazkiren bat eta idatzi dezakezue izenaren bat.

JOKOAREN ARAUAK:
- Helburua 3 kideko familiak osatzea da.
- Jokalari bakoitzari 5 karta banatuko zaizkio eta gainontzekoak mahaiaren gainean pilatuta utziko dira.
- Begiratu kartak eta, familiarik osatu baduzue, hartu 3 kartak eta gorde albo batean.
- Familia egin izan edo ez, ondoko jokalariari familia osatzeko behar duzuen karta eskatu beharko diozue. Adibidez: txekorra badaukazue, zezena edo behia eskatuko diozue ondokoari.
- Ondokoak karta hori baldin badauka eman beharko dizue, eta zuek beste bat eskatu diezaiokezue.
- Ondokoak ez badauka karta, pilatik bat hartu beharko duzue bat eta txanda hurrengoari pasa.
- Familia guztiak osatuta daudenean jokoa bukatu da.


FAMILIA ANIZTASUNA

Animalien familiak denak berdinak egin ditugu izenak ikasteko, baina, gure artean, familia desberdin asko dago gure inguruan eta denak errespetatzen ditugu. Hori horrela, bideo hau eskaintzen dizuegu existitzen diren familia mota batzuk ezagutzeko.

HERE ARE MY EYES

MY   EYES     👀    NURSERY    RHYME 







2020(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea

CLAP YOUR HANDS II


CLAP    YOUR    HANDS    SONG 





ZUEK IRUDIKATUTAKO KARETAK

Hemen dago Haizearen txakurraren kareta. Belarriak arrozarekin, begi bat dilistekin, biboteak artilearekin, aurpegia ogi eta gaileta birrinduekin eta sudurra txokolatezko birutekin.
UMMMMM... JATEKO MODUKOA! 
Hemen duzue Eimyren katuaren kareta. Belarriak eta sudurra dilistekin eginak daude. Ahoa eta biboteak artilez. Beste guztia margoz osatuta dago. TXULISIMA!  

 

ERRITMO JOLASA

Egun honetan erritmoa lantzeko bideo hau eskaintzen dizuegu, gure gorputzaz baliatuz, musika sortu dezakegu eta. 
Bideoan aukera batzuk aurkezten dira, baina animatzen bazarete zuek sortu beste batzuk. Gaur konpositore izan zaitezkete!


HURRIZTIKO TXITOA

Hona hemen "Hurriztiko txitoa" ipuina. Piktogramen bidez kontatua aurkitu dugunez, aukera polita iruditu zaigu etxeko guztiek euskaraz irakurtzeko.




















































Orain, ipuinari buruzko galdera batzuk erantzutea nahiko genuke.

Ea gogoratzen zareten zer eskatzen ari zaien oiloa honako pertsonaiei:

1- JABEARI
2- ZAPATARIARI
3- BEHIARI
4- LURRARI
5- HODEIARI

Konturatu zarete? Pertsonaia guztiek elkarri lagunduta txitoa salbatu zuten! Laguntzarik gabe zer gertatuko zitzaion txitoari?