2020(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

BASERRIA ETA ETXABEREAK

Badakizue zergatik izaten ditugun animaliak etxean? Hori hobeto ulertzeko istorio txiki bat kontatuko dizuegu.
Orain dela urte asko, Euskal Herrian, jende gehiena baserrietan bizi zen. Baserriak oso handiak izaten ziren, bertan familia handiak bizi zirelako. Etxe berdinean bizi ziren amona-aitonak, gurasoak, seme-alabak eta izeba edo osabaren bat ere.


Baserrian egiten zuten lan bizitza aurrera eramateko. Beraiek lortzen zituzten jango zituzten elikagaiak. Baserri guztietan ez zituzten elikagai berdinak izaten; horregatik, batzuetan, bizilagunekin trukatzen zituzten edo, bestela, oinez joaten ziren ondoko herrietara merkatuan saltzeko.
Baratza handiak izaten zituzten barazkiak bertan ereiteko. 




Zuhaitzak ere izaten zituzten fruituak izateko, batez ere sagarrondoak, muxikak, mahatsondoak eta intxaurrondoak.










Honez gain, beste gauza batzuk jan ahal izateko animaliak izaten zituzten.

Oiloak izaten zituzten euren arrautzak jateko.
Behiak izaten zituzten euren esnea edateko eta gazta egiteko. 













Ardiak izaten zituzten euren larru eta artilearekin jantzi beroak egin eta neguan hotzik ez izateko.
Txerriak izaten zituzten txistorra, odolkiak eta beste gauza asko egiteko. 










Txakurrak izaten zituzten baserria eta animaliak zaintzeko. Otsoren bat edo azeriaren bat etorriz gero, txakurrak aurre egiten bait zien.
Katuak izaten zituzten saguak harrapatzeko. Baserriak mendian zeudenez, sagutxo asko sartzen ziren etxeetan janariaren bila.
Gaur egun ere badaude baserriak eta animalia asko aurkitu ditzakegu bertan. Hala ere, guk jaten ditugun elikagai gehienak baratze eta haztegi handietan sortzen dira.
Antzinako bizimodu honek, animaliak maitatzen eta errespetatzen irakatsi digu, beraiei esker bizitza hobea bait dugu. Horregatik, gaur egun jendeak era guztietako animaliak izaten ditu etxean: txakurrak, katuak, hamsterrak, untxiak...





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina