2023(e)ko abenduaren 11(a), astelehena

BEGOÑA EROSKETAK EGITEN

 Orain dela gutxi, 5 urteko lagun batzuek euren gelara joaten gonbidatu ziguten antzerki polit bat prestatu zutelako.

Eszenatokia, jantziak eta antzezpena bera ere bikainak izan ziren. 

Ez galdu grabatu dugun bideoa!

Eskerrik asko, lagunak!!!










 

 


SALTO-GELAN

Azpian azaltzen den bideoan ikusi ahal duzue zein ongi pasatzen dugun salto-gelan!

 

SUGEAREN AZALAREN MUDA

 Ba al zenekiten sugeek handitzen direnean azala berritu eta aurrekoa askatzen dutela?

Guk suge baten azal zaharra ikusteko aukera paregabea izan dugu, izan ere, gure gelako laguntxo batek ekarri  digu. Honekin aritu, jolastu eta ikasi dugu.

Primeran pasa dugu!!!

pajarokakariki.com

mundofauna.com



 

2023(e)ko azaroaren 4(a), larunbata

GAU BELTZA

 Altzako plazan ospatu den festarako kalabaza bat egin dugu 5 urteko lagunekin batera.

Primeran pasatu dugu kalabaza egiten eta ederra atera zaigunez, argazki hauetan erakutsi nahi dizuegu.

BAIETZ POLITA DELA!!!







PIÑABURUEKIN ESPERIMENTU BAT

 Lagun batek ekarritako piñaburuekin esperimentu bat egin dugu.

Hasteko bi piñaburu irekiak sartu ditugu kristalezko ontzietan. Batean ura sartu diogu eta bestean ezer ez.

Hortik minutu batzuetara.... Txa-txa-txan!  ZER GERTATU DA???











 

 


HEMEN GAUDE!

Ikasturtea aspalditxo hasi bazen ere, inoiz ez da berandu gure hasierako aurkezpena egiteko.

Hemen gaude 4 urteko bi taldeak.

ONGI ETORRI GURERA!!!

 

4 URTE B

4 URTE D


 



 


 

2023(e)ko ekainaren 30(a), ostirala

KURTSO AMAIERA IRITSI DA, UDARA ONDO IGAROTZERA!

Iritsi gara kurtso amaierara jada! Agur esateko ordua, oporrak gozatzeko denbora. Laster berriz elkartuko gara eskolan ondo pasatzeko asmoz...


UDARA EZIN HOBEA IGARO!!!!

GURE ETXABEREAK, BAI LAGUN ONAK!

Bakoitzak bere etxean edo gertuko gure familiakoek dituzten abereak ezagutzeko aukera izan genuen azken egunetan. Honela, KALA, MISIFÚ, TXIMU, ASTOTXO, LUKA, PASCUAL, ARCOIRIS, ESCAMI, ARDI, ZALDI, EVEREST, ARKUMEAK, ZAZPI, MESI, BELLA, POPOLO, ORI, TXIN-TXIN, ezagutu ahal izan genituen, eta guztiak batera jarri genituen mural handi batean. 

Lagun minak beti ez direlako gizakiak, ezta? 








AREA GUNEA IZAN DUGU GELAN!

Udara gertu eta gu hondartzara joateko irrikitan! Honela ba, hondartza gelara ekarri genuen denbora batez. Zein gustagarria den area ikutzea, eragitea, sartu eta ateratzea, botatzea!








 

















IZOTZA ETA LOREEN ESPERIMENTUA EDERRA!

 Udaberriarekin batera lore ugari gure inguruan, eta hauekin esperimentu polit bat egitea proposatu ziguten irakasleok. Hasieran ez genekien zehatz mehatz zer gertatuko zen gure patioan jasotako loreak uretan jarri eta izozkailura sartzen bagenituen, hala ere, hor ibili ginen hipotesiak botaz. 

Jakin genuen gero,bai! Proba egin genuen eta... ezin hobeto pasa genuen izotz eder horiek eskuetan genituela!

Loreak izozkailutik atera berri.


Moldetik atera eta... jolastera!
Ikusi, ikutu, usaindu, dastatu...









Eta azkenerako... URTU!!!!