2020(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

6 ZENBAKIA

Gaur, 6 zenbakia aurkeztu nahi dizuegu. Horretarako, bi aukera eskaintzen dizkizuegu. Aukeratu nahi duzuena eta ondo pasa. 
Aukera bat, 6 kideko lehoi familia honen eskutik luzatu nahi izan dizuegu. Bertan, lehoi emea, lehoi arra eta 4 lehoikume ikusi ditzakezue.
Lehenengo, zenbat felino ikusten dituzuen zenbatu.
Ondoren, arkatza hartu eta 6 LEHOI hitzak errepasatu.
Bukatzeko, fitxa margotu dezakezue.



Beste aukera, 6 loretan petaloak jartzea da. Hori egiteko, hartu orri txuri bat eta egin 6 zikulu txiki paperaren erdian.
Gero, idatzi 1etik 6erako zenbakiak; zirkulu bakoitzean bana. Nahi duzuen ordenean egin dezakezue, baina 6ak egon behar dira.

Nahi baduzue, loreen zurtoina eta hostoak marraztu ahal dituzue.

Amaitzeko, behatza tenperan edo akuarelan busti eta egin zirkulu barruan dagoen zenbakiak esaten duen beste petalo lore bakoitzean.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina