2024(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

KORRIKA


Pozaren pozez, petoa soinean jarrita eta lekukoa eskuan hartuta, eskolako patiora abiatu gara KORRIKAren alde festa ospatzera.

Lekukoa taldez talde pasa egin dugu eta, azkenik,  kanta eta dantzarekin gozatu dugu.




 

 

 

2024(e)ko martxoaren 13(a), asteazkena

IÑAUTERIAK 2. ZATIA

 Berandu bada ere, bideo hauetan Leosiñetan Iñauteriak nola ospatu genituen ikusi ahal duzue.

Zuen gustukoa izango delakoan gaude.

 

2024(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

IPUIN KONTALARIA

 Joan den asteazkenean Tomasene liburutegira hurbildu ginen ipuin kontalariaren saio batean parte hartzera.

Adi-adi egon ginen eta, bere kontakizunekin disfrutatu ondoren, liburutegitik gertu zegoen parke batera jolastera atera ginen. 

Primeran pasa genuen!