2023(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

LIBURU EGUNAREN OSPAKIZUNA

 Apirilaren 23a LIBURUAREN EGUNA izan zen, eta ipuinek eskaintzen dizkiguten istorio ziraragarri horiekin izugarri goxatzen dugunez, ospatzeko ekintza berezi bat egin genuen eskolan: guraso eta familiako kideei gonbitea luzatu eta gurera etorri zitzaizkigun ipuin ederrak kontatzera!

Zein gustura entzun genituen istorioak! Adi-adi egon ginen ia arnasa hartu gabe kontakizunetan murgildurik!

Honetaz gain, gure etxean ipuin luzeak irakurtzen ditugunerako ere ORRI MARKATZAILE batzuk sortu genituen. Dibertigarria guztia! 

Eta bukatzeko, haur eta irakasle guztiek esan beharreko gauzatxo bat:  

ESKERRIK ASKO IPUINAK KONTATZERA ANIMATU ZINETEN GUZTIOI!!!





2023(e)ko apirilaren 21(a), ostirala

LAU HAIZETA PARKERA TXANGOA!

 Aste Santuko oporrak baino lehen eguraldi ederraz gozatzeko aukera izan genuen, eta bai ondo aprobetsatu guk ere! LAU HAIZETA parke berdera urbildu ginen udaberriko belar, lore, landareekin jolastera eta txorien kantuak entzutera!












2023(e)ko apirilaren 18(a), asteartea

GORPUTZA LANTZEN

 Oporrak baino lehen gorputzaren ikerkuntzan aritu ginen eta aldi berean honekin jolasean. Ikasi asko ikasi genuen eta zenbait gauzekin arritu ere arritu ginen.

Gure kanpo zein barrukaldeko parteak kokatzeko puzzleak egin genituen:



Gure arropa berezienekin jantzi ginen:
Gorputzaren irudi desbedinak sortu genituen:




Gure eskuak eta bertan ditugun behatzak hobe ezagutzeko jolas hau proposatu ziguten:



Gure gorputzaren mugimenduak eta birikak nola funtzionatzen duten ikusteko bi esperimentu egin genituen. Harrigarriak gara barrutik!


Birikak haize gabe daudenean:
Birikak haizez beteta ditugunean:
Eskuaren mugimendua erakusten duen maketa:

Eta azkenik, hizki gunean osasuna bermatzeko gure higieneari buruzko txartel batzuetakin aritu ginen. Medikuaren kontsultara goazenean bertan aurki ditzakegun tresnak irakurri eta bereiztu genituen baita ere: 
Ah! Azken jarduera ezin ahaztu! Lehen etxe gunea zena orain MEDIKUAREN KONTSULTA bilakatu dugu! Begira zein ongi pasatzen dugun gaixoak sendatzen! Belarri, erreflejuak, begiak, etab. errebisatu, bendak ipini, jarabea eman...