2023(e)ko ekainaren 30(a), ostirala

KURTSO AMAIERA IRITSI DA, UDARA ONDO IGAROTZERA!

Iritsi gara kurtso amaierara jada! Agur esateko ordua, oporrak gozatzeko denbora. Laster berriz elkartuko gara eskolan ondo pasatzeko asmoz...


UDARA EZIN HOBEA IGARO!!!!

GURE ETXABEREAK, BAI LAGUN ONAK!

Bakoitzak bere etxean edo gertuko gure familiakoek dituzten abereak ezagutzeko aukera izan genuen azken egunetan. Honela, KALA, MISIFÚ, TXIMU, ASTOTXO, LUKA, PASCUAL, ARCOIRIS, ESCAMI, ARDI, ZALDI, EVEREST, ARKUMEAK, ZAZPI, MESI, BELLA, POPOLO, ORI, TXIN-TXIN, ezagutu ahal izan genituen, eta guztiak batera jarri genituen mural handi batean. 

Lagun minak beti ez direlako gizakiak, ezta? 








AREA GUNEA IZAN DUGU GELAN!

Udara gertu eta gu hondartzara joateko irrikitan! Honela ba, hondartza gelara ekarri genuen denbora batez. Zein gustagarria den area ikutzea, eragitea, sartu eta ateratzea, botatzea!








 

















IZOTZA ETA LOREEN ESPERIMENTUA EDERRA!

 Udaberriarekin batera lore ugari gure inguruan, eta hauekin esperimentu polit bat egitea proposatu ziguten irakasleok. Hasieran ez genekien zehatz mehatz zer gertatuko zen gure patioan jasotako loreak uretan jarri eta izozkailura sartzen bagenituen, hala ere, hor ibili ginen hipotesiak botaz. 

Jakin genuen gero,bai! Proba egin genuen eta... ezin hobeto pasa genuen izotz eder horiek eskuetan genituela!

Loreak izozkailutik atera berri.


Moldetik atera eta... jolastera!
Ikusi, ikutu, usaindu, dastatu...









Eta azkenerako... URTU!!!!

2023(e)ko ekainaren 14(a), asteazkena

LAU HAIZETA PARKERA kurtso amaieran

Iristen ari da poliki poliki udarara eta honekin batera ikasturte honen buekaerara... Egun pasa joan ginen hainbeste gustatzen zaigun Lau Haizeta parkera orain dela egun batzuk. Handik gertu baserri batean bizi diren ETXABEREAK ikusi, oinez bueltatxo bat eman, naturarekin kontaktuan egon, eta noski, nola ez! JOLASTU!!!

(Argazki gehiago hurrengo linkean)

https://photos.app.goo.gl/qg9aYm89TANCaKXu7


HAZIAK ERE LANDATU DITUGU GELAN!

Udaberriarekin batera xomorroak eta landareak gure zelai eta baratzetan! Gelan ere hazi batzuk ereituz hauek nola atera eta ernetzen diren ikusi nahi izan dugu gure esperimentazio gunean eta horregatik, BABARRUN ALEAK, DILISTAK eta ARTO ALEAK jarri ditugu kristalezko poteetan... 

TATXAN!!! Handik egun gutxi batzuetara landareak genituen gelan!



ZENBAIT XOMORROREN BIZI ZIKLOA EZAGUTZEN...

Beldarrek gelan edukitzeak jakinmina sortu digu eta beste xomorro edo animalitxoen bizi zikloa ezatutzera eraman gaitu. Honela, AMONA MANTANGORRIA eta IGELAREN PROZESUA nola ematen den jakiteko panpintxo batzu atera ditugu gelan.

Animalitxoak eta puzzleak! TXIMELETA, ELTXO, INURRI, EULI, KUKULUMBERA eta AMONA MANTANGORRI beraren bizi zikloa aztertzeko materialarekin gustura jolasten dugu.

BELDARRAK HANDITZEN!!!

 Kaixo aspaldiko!

Gogoan duzue nola kontatu genizuen beldartxoak genituela gelan? Denbora luze igaro dute jan eta jan, handi egin dira eta KUSKUA sortzen hasiak dira jada! 

Ikusi ezazue nola joan den prozesua, miresgarria benetan!


Hemen oraindik guztiz heldutu gabe zeuden, jan eta kaka besterik ez zuten egiten animaliatxo hauek denbora hartan!

Baina asteburu hau igarota gelan sartu eta... sorpresa! Beldar batzu kuskua egina zuten! 

 
Bat horia...
bestea txuria...

eta beste batzuk prozesuan!!!

Momentu honetan bederatzi dira kuskua eginda duten beldarrak, 2-3 aste barru atera egingo direnak...