2021(e)ko abenduaren 22(a), asteazkena

GABONETAN

 Santo Tomas egunean Olentzero eta Mari Domingi etorri dira urtero egiten duten bisita egitera.

EGUN BIRIBILA IZAN DA!

Oporretatik bueltan bideo pare bat zintzilikatuko dugu.

Eguberri on denoi!!!









EUSKARALDIA

 Aurtengo Euskaraldian jarduera pilo bat prestatu dugu: aho biziko dominak egin, egunero eskolatik etxera eta etxetik eskolara eraman ditugu, txotxongilo bat sortu...

Abenduaren 3a, Euskararen eguna izanik, egindako lan guztia eskertzeko, Argitxok bisita bat egin digu eta txokolateko ogitartekoak ekarri dizkigu.

Poz-pozik jarri gara eta dantza egin dugu.








 

CIRKUS

 Azaroaren 24an Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musika gelara hurbildu gara "Cirkus" izeneko emanaldia ikusi, entzun eta parte hartzeko.

Primeran pasa dugu!






2021(e)ko abenduaren 16(a), osteguna

JARDUERA INTERAKTIBOAK

IRUDIAN KLIK EGIN ETA JARDUERA INTERAKTIBO ASKO AURKI DITZAKEZUE.

HACED CLIC EN LA IMAGEN Y PODRÉIS ENCONTRAR MUCHAS ACTIVIDADES INTERACTIVAS.

JOLASTERA!!! 


 



2021(e)ko abenduaren 9(a), osteguna

2021(e)ko abenduaren 2(a), osteguna

UDAZKENA

HAIZEA DABIL 

FIRIN-FARAN,

ZUHAITZAK OKER

HOSTOAK HEGAN,

ATEAK KRISKITIN

LEIHOAK KRASKATAN,

HAIZEA ETA HAIZEA

UDAZKENEAN!!!

Udazkena iritsi da eta, horma-irudi hauek egin ditugu. 

Politak, ezta?

4 URTE B

4 URTE D