Santo Tomas egunean Olentzero eta Mari Domingi etorri dira urtero egiten duten bisita egitera.
EGUN BIRIBILA IZAN DA!
Oporretatik bueltan bideo pare bat zintzilikatuko dugu.
Eguberri on denoi!!!
Santo Tomas egunean Olentzero eta Mari Domingi etorri dira urtero egiten duten bisita egitera.
EGUN BIRIBILA IZAN DA!
Oporretatik bueltan bideo pare bat zintzilikatuko dugu.
Eguberri on denoi!!!
Aurtengo Euskaraldian jarduera pilo bat prestatu dugu: aho biziko dominak egin, egunero eskolatik etxera eta etxetik eskolara eraman ditugu, txotxongilo bat sortu...
Abenduaren 3a, Euskararen eguna izanik, egindako lan guztia eskertzeko, Argitxok bisita bat egin digu eta txokolateko ogitartekoak ekarri dizkigu.
Poz-pozik jarri gara eta dantza egin dugu.
Azaroaren 24an Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musika gelara hurbildu gara "Cirkus" izeneko emanaldia ikusi, entzun eta parte hartzeko.
Primeran pasa dugu!
IRUDIAN KLIK EGIN ETA JARDUERA INTERAKTIBO ASKO AURKI DITZAKEZUE.
HACED CLIC EN LA IMAGEN Y PODRÉIS ENCONTRAR MUCHAS ACTIVIDADES INTERACTIVAS.
JOLASTERA!!!
HAIZEA DABIL
FIRIN-FARAN,
ZUHAITZAK OKER
HOSTOAK HEGAN,
ATEAK KRISKITIN
LEIHOAK KRASKATAN,
HAIZEA ETA HAIZEA
UDAZKENEAN!!!
Udazkena iritsi da eta, horma-irudi hauek egin ditugu.
Politak, ezta?
Urriaren 31an Altzan Gau Beltza ospatuko da. Hori dela eta, eskolan jaiarako ekintza batzuk egin ditugu:
-Bideoak ikusi gaia lantzeko.
-"Animen Gaua" kanta abestu eta dantzatu.
-Marrazkiak margotu eta estanpazioekin apaindu, ondoren denon artean horma-irudi bat egiteko. Hau San Martzial plazan ikusi ahal izango duzue.
El día 31 de octubre se celebrará en Altza "Gau Beltza", por lo que hemos realizado unas actividades en la escuela:
-Ver vídeos para trabajar el tema.
-Cantar y bailar la canción "Animen gaua"
-Pintar dibujos y decorarlos con estampaciones, para hacer un mural entre todos-as. Lo podréis ver en la plaza de San Marcial.
Kaixo familiak:
Hemen dituzue 4 urteko taldeei irailan ateratako lehenengo argazkiak.
Geroago argazki gehiago jarriko ditugu.
GAUZA ASKO EGIN DITUGU AURTEN GELAN.
TXOKO DESBERDINETAN EGIN DUGUNA IKUSGAI DUZUE JARRAIAN, ASKO GOXATU DUGU BERTAN, IKASTURTEA MOTZ EGIN ZAIGU!