2023(e)ko martxoaren 16(a), osteguna

ALTXOR NATURALA AURKITU DUGU PATIOAN!

Egunero bezala, patioan jolasean ginela, gure laguntxo batzu GOROLDIA aurkitu zuten hormetan itsatsita. Hormetatik hau ateratzea jolasa izan zen guretzat, baina gerora ere jolas handia eman digun naturako elementua izan da. Egun batzuetan gelan goroldio zatiak ureztatzen ibili eta gero, zati hauekin natura lan bat egitea bururatu zitzaigun. Orain, gela guk sortutako GOROLDIO BOLATXOz dugu apainduta. Ikusi nahi?

Patioan aurkitutako goroldioa.
Xabierrek lurra eta lastoa ekarri zuen eskolara.


Bakoitza bere bolatxoa egiten hasi ginen, gero guztiak elkartzeko.



Lurrezko bola egin ondoren, goroldioarekin bildu genuen zotzez lagunduta.



TATXAN!!! Hementxe gure artelan naturala! Eta non ipini ditugu gure bolatxoak?

                                                                    HEMENTXE!!!