2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

HARREMAN LOGIKOA

Jolas honetan animalia bakoitza deskantsatzeko erabiltzen duen tokiarekin lotu behar duzue. Horretan laguntzeko, jarraitu ditzazuen arrasto txiki batzuk eskaintzen dizkizuegu. Hala ere, nahi baduzue arrastoak erabili gabe egiten saiatu zaitezkete.


Hau etxola bat da. Aurrean jabearen janaria dago prest.



Hau KATU bat da. Saltoka ibili eta gero, goxo-goxo uzkurtzea du gustoko.



Hau OILOA da. Artoa jan eta gero, arrautzak erruten ditu.


Ohe honetan oso gustura egoten da bere jabea bero-bero.


Hau ZALDIA da. Trostan ibiltzen da pozik dagoenean eta leku handia behar du deskantsatzeko.



Hau oilategia da. Lastozko ohe bat dago bertan denbora luzez gustura lan egiteko.



Hau SAGUA da. Txikia denez, bihurrikeriak egin eta gero edozein lekutan ezkutatu daiteke.



Hau TXAKURRA da. Alde batetik bestera korri egin eta gero, hezur batekin indar berritzeko ohitura du.


Hau paretan animalia batek egindako zulo txikia da, bertan sartu eta ikus ez dezaten.



Hau zalditegia da. Atean ferra bat dago animalia baten zangoan jartzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina