2020(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

ETXABEREEN FAMILIAK

Oraingoan animalien familia batzuk aurkeztu nahi dizkizuegu. Familia bakoitzean emea, arra eta kumea daude.
5 familia aurkezten dizkizuegu euren izenak ikas ditzazuen jolas baten bidez.

AHUNTZA
AKERRA
ANTXUMEA




BEHIA
ZEZENA









TXEKORRA


ZALDIA
BEHORRA









MOXALA


OILOA
OILARRA











TXITOA


TXERRIA edo URDEA
URDANGA









TXERRIKUMEA


Aurkezten dizuegun jolasa, familien karta jokoa da. Helarazi dizkizuegun irudiekin zeuen kartak sortu ditzakezue.
Lehenengo, itsatsi orri txuri bat irudien orriaren atzean. Gero, moztu irudiak izen eta guzti. Inprimagailurik ez baduzue, ez kezkatu, etxekoei laguntza eskatu marraztu eta idazteko, zuek ere egin dezakezue marrazkiren bat eta idatzi dezakezue izenaren bat.

JOKOAREN ARAUAK:
- Helburua 3 kideko familiak osatzea da.
- Jokalari bakoitzari 5 karta banatuko zaizkio eta gainontzekoak mahaiaren gainean pilatuta utziko dira.
- Begiratu kartak eta, familiarik osatu baduzue, hartu 3 kartak eta gorde albo batean.
- Familia egin izan edo ez, ondoko jokalariari familia osatzeko behar duzuen karta eskatu beharko diozue. Adibidez: txekorra badaukazue, zezena edo behia eskatuko diozue ondokoari.
- Ondokoak karta hori baldin badauka eman beharko dizue, eta zuek beste bat eskatu diezaiokezue.
- Ondokoak ez badauka karta, pilatik bat hartu beharko duzue bat eta txanda hurrengoari pasa.
- Familia guztiak osatuta daudenean jokoa bukatu da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina