2023(e)ko maiatzaren 29(a), astelehena

POLINIZAZIOA SAGARDOETXEAN

 Orain dela egun batzuk Astigarragan egon ginen egun pasa eta Sagardo Museoan POLINIZAZIOA zer den ikasi genuen. Bide batez, gu geu ere ERLE bilakatu ginen eta sagarrondo loreen polinizazioan lagundu genuen, erle batek egingo lukeen bezala gu ere lore batzuetan polena sartuz. Lore horretatik gero SAGARRA sortuko dela esplikatu ziguten eta heldutako sagar bilketa nola egiten den ere probatu genuen MAKILAKIXKIaren laguntzaz. 

Gauza ugari, ez da ala? Oso ondo pasa genuen!



Argazki gehiago ikusteko sakatu hurrengo estekan:

https://photos.app.goo.gl/Z4hfd7TqqUmdRQjy9


2023(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

UDABERRIAN ESKOLAKO BARATZA PIL PILEAN!

 Eskolako LHko ikasleak baratza lantzen egon dira azken hilabete honetan. Loreak, barazkiak eta xomorroak momentu politenean daude orain, eta horregatik, gure BARATZA nola dagoen ikustera joan gara: loreak usaindu, landatuta dauden barazkiak ikusi, txorimaloarekin hitz egin, zaborrontzi organikora gure fruta hondakinak bota, etab. egin dugu bertan. Ikusi nahi?







2023(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

BELDARRAK DITUGU GELAN!!!

Oporrak bukatuta, udaberrian sartuta, xomorroak jaiotzen hasita... 

BELDARRAK ekarri ditugu gelara! 

Hasieran arraultzak ikus genitzakeen soilik, baina poliki poliki jaiotzen hasi dira beldartxoak eta gelan ditugu, egunero hauek ikusi, zaindu eta ikasteko asmoz!


Maiatzeko zubia etorri zen eta bueltan... beldarrak handituta aurkitu genituen!




Oraindik ez dakigu zer gertatuko zaien gure beldarrei, noraino handituko diren, zenbat denbora beharko duten heldutu harte, eta batez ere, xomorro hauen azken sorpresa zein izango den! Beraz, mesedez, etxean ere azken sorpresa handia gorde ezazue zuen txikiek ikertu, hipotezitatu eta beraien kabuz deskubritu dezaten! 

ESKERRIK ASKO GUZTIEI!!! 

Poliki poliki joango gara hemen bertan argazki gehiago txertatzen etxean ere prozesua ikus dezazuen!