2022(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

TENPERA MARROIA KAFEAREKIN

Gelan TENPERA MARROIA lortu dugu tenperarik erabili gabe. Ba al dakizue NOLA? KAFEA erabiliz. Kantitate desberdinak zituzten 2 pote ur prestatu genituen eta bakoitzean sobre bat kafe bota eta nahastu genuen, horrela marroi argia eta iluna lortu genituen.

Dakizuenez eskolan ikaskuntza kooperatiboa sustatzen dugu eta kasu honetan ORRI BIRAKARI TEKNIKA erabili genuen. Talde bakoitzari 2 pintzel eta orri handi bat eman genizkion. Denon artean tenpera marroi horrekin  animalia bat marraztu behar zuten. Horretarako taldekideen artean erabaki eta adostu behar izan zuten zer marraztu, zeinek egingo zuen atal bakoitza, zer ordenetan eta taldeak erabakitzen zuena errespetatuz. Taldeko marrazkia egin eta gero ume bakoitzak aukera eduki zuen tenpera horrekin esperimentatzeko eta nahi zuena paperean islatzeko.

A ze lan politak, ze artistak diren HH4 urteko ikasle hauek!!!

























UDAZKENAREKIN IKASTEN

Udazkenean gaudenez, gelak apaindu ditugu umeek naturan jasotzen dituzten elementuekin: hostoak, fruitu lehorrak, fruitu mamitsuak... Asko ikasten ari gara udazkenari buruz, baina... Ba al dakizue zer gertatzen den pinaburuak bustitzen direnean?

Gelan froga hau egin genuen: 

Hasi baino lehen ume bakoitzak bere hipotesiak plazaratu zituen: handitu, txikitu, kolorez aldatu, puskatuko ote ziren...Pinaburuak kristalezko pote batean sartu genituen eta gero urarekin estali genituen. Eguneroko lanari ekin genion eta jolasgarai ondoren poteetatik atera genituen. TATXANNNN!!!






Zer gertatu da? ITXI EGIN DIRA!! Zergatik??


Hezetasun handia dagoenean pinaburuak itxi egiten dira haziak eror ez daitezen, ez bailirateke bizirik aterako. Berriz ere lehortzen direnean, ireki egiten dira beraien haziak zabaltzeko.


Horrela zerbait gehiago ikasi dugu denok, anima zaitezte eta egin froga etxean!!

2022(e)ko urriaren 28(a), ostirala

GAU BELTZA DATOR!!!

 Asteburu luze honetan GAU BELTZA ospatzeko aukera izango dugu. Beraz, Altzako plazan festa prest egongo da zuen zain. Anima zaitezte mozorrotzera eta auzoa betetzera!

Bide batez, hemen daukazue eskolan lau urtekoek prestatu dugun kalabaza erraldoiaren murala. Eta gogoratu: 

XANDULI, MANDULI, 

KIKIRRIKI!

EMAN GAZTAINAK / GOXOKIAK GURI!!!!!!!!













EUSKAL ORKESTRA SINFONIKORA GOAZ!!

 Iritsi da eguna eta HH5 eta HH4 geletako umeek ikasturte honetako lehenengo irteera elkarrekin egin dugu. Euskal Orkestra Sinfonikora joan gara "Ondinaren Magia" ikuskizuna ikustera. Bertan, musika tresna batzuk aurkeztu dizkigute: Arpa, biola eta zeharkako txirula, tarteka mago Txan azaltdu da eta denak aho zabalik  utzi gaitu bere magiarekin. 

                                                      Primeran pasa dugu!!