2020(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

ZENBAKIEKIN JOLASEAN

Lehengoan, zenbakiak errepasatu genituen errima batzuekin eta amona mantangorriak margotuz.
Gaurkoan, domino pieza berezi hauek sortzeko aukera ematen dizuegu. Nahi baduzue, taula hau inprimatu dezakezue edo eskatu etxeko norbaiti taula hutsa marrazteko eta zeuek bete. Badakigu zenbaki batzuk idaztea zaila dela. Baina, lasai, borobiltxoak zenbatuta edozeinek jakingo du zein zenbaki azaltzen den fitxa bakoitzean. Ondoren, paper txuri bat pegatu atzean eta moztu taula zutabeka.




Orain gogoan dituzuela, zenbakiekin jolastuz ondo pasatzea proposatzen dizuegu. Zuek egindako domino piezak erabiliz, zenbakiez disfrutatu dezakezue.

Hauek dira proposatzen dizkizuegun jolasak:
1.- Zenbaki guztiak ahoz gora jarri eta etxeko norbaitek esaten dizuen zenbakia hartu behar duzue.
2.- Mahai gainean 0tik 5era doan gauza kopuru bat jartzeko eska iezaiozue etxeko norbaiti. Ondoren, jarri ondoan kopuru horri dagokion zenbakia.
3.- Eskatu iezaiozue etxeko norbaiti zenbaki bat jartzeko mahai gainean. Gero, jarri zenbakiaren ondoan zenbaki horrek esaten duen beste gauza.
4.- Eskatu iezaiozue etxeko norbaiti gauza kopuru bat jartzeko mahai gainean, eta bere ondoan zenbaki bat. Orain, zeuek esan behar duzue gauza kopurua eta zenbakiak berdinak diren. Berdinak ez badira, zuek bilatu behar duzue egokia den zenbakia.

 Ondo pasa!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina