2020(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

ZUEN ANIMALIAK

Amalur txakurra da eta 8 urte ditu. Amalur Txilen bizi zen eta bertan bi etxe desberdinetan bizi izan zen, baina bi familiek kalean utzi zuten. Azkenean Eli, Nahiaren izeba, ezagutu zuen, eta berak bere etxera eraman zuen. Biek asko maite dute elkar eta horregatik zoriontsu bizi da Amalur.



A. L.ren aitaren baserrian animalia hauek guztiak daude.
Mixi izeneko katua elurra bezain txuria da eta oso ile leuna du.



Hauek Poli eta Txula dira, eta euren arteko maitasuna, beraiek bezain handia da.




Ardiak ere badaude baserri honetan eta arkume berriak jaio dira orain dela gutxi.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina