2023(e)ko otsailaren 27(a), astelehena

ORTZADAR ARROZA DUGU GELAN!

 Inauteri garaian dena kolorea eta alaitasuna denez, gu gelan ere alaitu dugu gure mahaian izkutuan geneukan arroz txuria! Arroz txuri hori poltsa batean sartu, kolorantea barruan bota, arrozari eragin eta...

 ORTZADAR arroza sortu dugu! 









Nahasketa desberdinak eginez, arroz ARROXA, MOREA, URDINA, BERDEA, HORIA eta LARANJA lortu dugu! Polita benetan!!!

Baina gutxi iraun digu modu ordenatu honetan... Jolasteko gogoz gu beti!!!






Hona hemen gure koloreen errejistroa. Asko ikasi dugu esperimentu honekin, hurrengoan gehiago!


2023(e)ko otsailaren 17(a), ostirala

INAUTERI ALAIAK IRITSI DIRA!

 Aste batzuk daramatzagu INAUTERIAK prestatzen: LANTZ herriko euskal inauteriaren istorioak jasotzen, hemengo pertsonaiak ezagutzen, artelanak eta ekintza desberdinak gauzatzen... Izugarri gozatu dugu! 





Eta atzo azkenean, ostegun gizenean, inauteriei hasiera eman genien Haur Hezkuntzakoek! LeosiƱetara, gure iazko txikien eskolara, jaitsi ginen poz pozik, TXATXOZ jantzita, eta ederki egin genuen dantzan! Primeran pasa genuen!



Bi aste hauetan entsegu ugari egin ditugu, lan handia egin dugu. Etxean ere dantzan eta ondo pasatzen jarraitu nahi dugunez, hona hemen inauteriko gure kantak: 






2023(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

DANBORRADA EDERKI OSPATU GENUEN!

 Urte berriaren hasierarekin jai mordoa datozkigu segidan. 

Lehenengoa DANBORRADA izan zen: DONOSTIAKO MARTXA eta egun honetako piezak gogoz jo genituen danborrak kolpatuz!!! Hona hemen taldeko argazkia, bideoak ikusi nahi izanez gero, eskolako web orrian dituzue eskuragarri.