2020(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

ANIMALIEN EMOZIOAK

Gaur gorputz adierazpena erabiliko dugu emozioak lantzeko. Atzo egin zenituzten maskarak erabili ditzakezue honetarako edo beste batzuk egin. Aurkezten dizuegun ariketa bi animalien arteko eszena txiki bat egitea da.
Etxabereak izango gara oraingo honetan, beraz, aukeratu animalia bat. Animalia horrek egingo lukeena pentsatu behar dugu. 




Zer egingo luke pozik dagoenean? Nola egingo luke barre? Nola egingo luke salto? Nola egingo luke korri? Nola egingo luke oihu?



Zer egingo luke haserre dagoenean? Nola egingo luke marmar? Nola ibiliko litzateke? Nola mugituko litzateke? 


Zer egingo luke aspertuta dagoenean? Lurrean etzango zen ala zutik geratuko zen? Zerbait egingo zuen? Pentsatzen hasiko zen?

Zer egingo luke triste dagoenean? Nola egingo luke negar? Nola begiratuko luke? Nola ibiliko litzateke? Zutik egongo zen ala eserita egongo zen?


Gauza asko dira pentsatzeko, baina ez dituzue denak gogoratu behar, antzerkian nahi duzuena egin dezakezue eta.
Guk adibide bat eskaintzen dizuegu, baina zuek beste zerbait egin nahi baduzue, aurrera.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------

Animalia jolasten ari da. Oso pozik dabil, nahi duena egiten ari delako. Barre egiten du, salto, korri, oihu...
Baina, beste animalia bat azaldu da bat-batean. Haserre etorri da. Marmarka dator, eta beko ilun. Zer izango ote du? Auskalo! 


Lehenengo animaliak hau ikusita jolasteari utzi dio. Lagunari begiratzen dio eta jolastera gonbidatzen du. Denbora luzez aritzen dira jolasean. Zertan arituko ote dira jolasean? 



Hainbeste jolastu dira, aspertu egin direla. Orduan lurrean eseri eta han egon dira piska batean.



Haserre zegoen animalia triste jarri da. Gogoratu du lehenago haserre zegoela. Zergatik ote zegoen haserre? Negarrez hasi da, lurrera begira jarri da eta pentsatzeari ekin dio.
Lagunak muturrarekin laztan egiten dio. Mimoak eman nahi dizkio. 



Zer gertatuko da orain? Hori zuen erabakia da. Gogoratu antzerkian dena ondo dagoela gure irudimena erabiltzen badugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina