2020(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

NON DAGO MARIGORRINGO?


Gaurkoan, "Non dago marigorringo?" ipuina aurkezten dizuegu, ondorengo proposamenarekin batera. Lehenengo, ipuina irakurri. Ondoren, marigorringoa inprimatu edo marraztu eta berarekin bi gauza egiteko aukera ematen dizuegu:
1.- Ipuinak dion lekuetan jartzea marigorringoa. 
2.-Marigorringoari "MARIGORRINGO, ZURIGORRINGO, BIHAR EGUZKIA AL EURIA EGINGO?" formula esan eta putz egin euria ala eguzkia egingo duen jakiteko.




Hau Mikel da eta mendira doa paseatzera.

Mikelek marigorringo bat ikusi du. Marigorringoa lore baten gainean dago.

Mikelek marigorringoa hartu du. Marigorringoa eskuan dago.

Marigorringoa bere besoan dago. Mikel oso pozik dago.

Mikelek esaten du: - Non dago marigorringoa? Marigorringoa biseran dago.

Marigorringoa ipurdian dago.

Orain, non dago marigorringoa? Marigorringoa motxila gainean dago.

Hau Eider da. Eider korrika dabil mendian. 

Mikel eta Eider lagunak dira. Mikelek esaten du: - Non dago marigorringoa? Eiderrek esaten du: - Zure buruan dago.

Eiderrek marigorringoa eskuan du eta horrela esaten dio:
- Marigorringo, zurigorringo, bihar eguzkia ala euria egingo?

Eta marigorringoa hegaz hegaz doa.

Orain marigorringoa lore horiaren gainean dago.


Marigorringoaren irudia, inprimatzeko edo marrazteko 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina