2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

ZENBAKIAK ETA KOPURUAK

Gaurkoan, zenbakiak gogoratuko ditugu. Zenbakien izenak gogoan hartzeko, errima txiki batzuk eskaintzen dizkizuegu. Errimak erabiliz, gauzak gogoratzea dibertigarriagoa da, horrela ez dituzue ahaztuko ikasi ditugun zenbakiak.


Zero, patatero.
0

Bat, Martin parrat.
1🔺


Bi, ez naiz ondo ibili.
2🔺🔺

Hiru, kolkoa
bete diru.
3🔺🔺🔺

Lau, sardina bakalau.
4🔺🔺🔺🔺


Bost, kaketan plost.
5 🔺🔺🔺🔺🔺



Errima hauek esan eta gero fitxa bat eskaintzen dizuegu. Bertan 5 amona mantangorri ageri dira eta zomorro bakoitzak 5 tanto dauzka. Margotu nahi duzun tanto kopurua intsektu bakoitzean, baina ez du balio denetan bostak pintatzea! Ondoren, margotu nahi adina mantangorri.
Zenbat tanto margotu duzu amona mantangorri bakoitzean? Zenbat amona mantangorri margotu duzu?










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina