2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

ELKARKETA LOGIKOA

Gaur, logika jolas bat proposatzen dizuegu. Irudi guztiek binaka harremana dute, eta zuek harreman hau aurkitu eta bikoteak egitea nahiko genuke.
Lehenengo, behean ageri diren irudiak begiratu eta euren azpian jartzen duenari erreparatu beharko diozue. Zer da irudian agertzen dena? Zer dakizu gauza horretaz? Guk gauza bakoitzari buruzko ezaugarri bat idatzi dugu bikoteak egiteko lagungarri izango zaizuelakoan.
Ondoren, inprimatu eta moztu irudiak, txartelak sortzeko. Inprimagailurik ez baduzue eskatu iezaiozue etxeko norbaiti marrazkiak egiteko; lorea, adibidez, zeuek egin dezakezue! Edo bestela egin elkarketa ahoz.
Azkenik, jarri bikote bakoitza bata bestearen ondoan.


Hau ATERKIA da. Euria ari duenean irekitzen dugu ez bustitzeko.


Hauek ERRABOILAK dira. Eguzkia, ura eta haizearen laguntzaz, tulipan bihurtuko dira.


Hauek KATIUSKAK dira. Ura dagoenean, oinak ez bustitzeko erabiltzen ditugu.


Hau LOREA da. Intsektuek oso gustuko dute euren usaina.


Hau MARMELADA da. Jaki ezberdin askorekin egin daitezke, eta askotan potoan zerez egina dagoen jartzen du.

Hauek PATATA FRIJITUAK dira. Olio bero-berotan egiten dira.


Hau MARRUBIA da. Gordinik edo sukaldatuta jan daiteke, baina gauza gozoekin oso ona dago.

Hau TXIMELETA da. Zelaietan hegan aritu eta gero, deskantsatzeko leku baten bila ibiltzen da.

Hauek PATATAK dira. Egosita, frijituta edo labean eginda sukaldatu daitezke.

Hau UREZTAONTZIA da. Lore eta landareei ura botatzeko erabiltzen da. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina