2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

UDABERRIKO HIZTEGIA

Gaurkoan, hiztegia handituko dugu. Erlaxazio ariketan hitz berriak erabili genituenez, hauek ikasteko, beren argazkiak eta bi jolas proposatzen dizkizuegu. Lehenengoa “Ikusi makusi” jolasa eta bigarrena alfabetoaren jolasa. Gainera, udaberrian hazten diren fruta eta barazki batzuk ere aurkezten dizkizuegu.
Aukeratu nahi duzun jolasa. Animo eta gozatu! 

MENDIA
ZELAIA





ERREKA

ADARRA










       




FRUITUA
ZINTZARRIA






ARDIA
AHARIA









                                                                                                                  




ARKUMEA
LARANJA
                                                                                          




MARRUBIA
AGUAKATEA








                                             


AZENARIOA
LETXUGA









                                                                                            




ZERBA



Gogoratu zuek badakizuela SILABAK edo “TXALOAK” bereizten.
Bagoaz!:


Ikusi makusi.
Zer ikusi?
Ikusten dut, ikusten dut...
gauza bat hasten dena LAz
eta bukatzen dena JAn.
LA-RAN-JA (3 txalo egin)
Zer da?
LARANJA.


Ea bada, zenbat hitz asmatzen dituzuen.



Hurrengo proposamena alfabetoaren jolasa da. Horretarako, alfabetoa eskaintzen dizuegu inprimatu, margotu eta moztu ahal izateko. Inprimagailurik ez baduzu, eskatu etxeko norbaiti hizkiak idazteko. 



Hizkiak moztuta dituzuenean, jolasteko prest egongo zarete. Gure proposamena ondorengoa da: alfabetoko hizkiak erabiliz, goian ageri diren hitzetatik, nahi dituzuenak osatzea. Gainera, hizki bat hartzen duzuenean, bere izena esan dezakezue.
Ziur oso ondo aritzen zaretela!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina