2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

ERLAXAZIOA

Egunon! Atzo lan handia egin zenutenez, gaur erlaxatzeko ordua iritsi da. Horretarako, udaberriarekin erlazionatutako testu bat prestatu dugu. Beraz, hartu arnasa eta kontzentratu, imaginazioa erabili beharko bait duzu bidaia lasaigarri hau egiteko.


Etzan lurrean eta itxi begiak. Orain, imaginatu mendian zaudela. Korrika ibili zara alde batetik bestera dena esploratzen, eta asko nekatu zara. Deskantsatzea erabaki duzu eta zelaiean etzan zara.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Nabaritu azalean eguzkiaren berotasuna. Goxo-goxo zaude. Eguzkiak bere indarra ematen dizula nabaritzen duzu.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki. 









Nabaritu haizearen freskotasuna. Kilima txikiak egiten dizkizu azalean. Haizeak bere bizitasuna ematen dizula nabaritzen duzu.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Usaindu belarrak moztu berria. Oso usain atsegina da. Udaberrian zaudela ekartzen dizu gogora eta poztu egiten zaitu.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki. 










Entzun errekaren zurrumurrua. Bere jarioak freskatu egiten zaitu. Imaginatu bertan sartu eta urarekin jolasean ari zarela.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Entzun haizea “firin faran”. Zuhaitzen artean pasatzerakoan, hostoak mugitzen ditu soinu atseginak sortuz.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Entzun txorien txorrotxioa. Eguzkiak ematen dien indarrarekin abesteko gogo handia dute. Elkarri adeitasunez abesten diote.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki. 


Entzun erleak hegan. Dantza liraina egiten dute haizearekin jolasean. Lore bila ari dira eztia egiteko.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Entzun arkumea ardi eta ahariari deika. Ardien zintzarriak erritmikoki ari dira dilin-dalan.


Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Entzun urtxintxak zuhaitz batetik bestera saltoka. Lirainki elkar trukatzen dituzte adarrak. Jolasean ari dira udaberria dela ospatuz.


Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Entzun beste umeak jolasean. Giro epelaz gozatzen ari dira. Harrietan igotzen dira salto egiteko, loreak biltzen dituzte, Ikusi makusira jolasten dira...
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Orain itzuli etxera. Utzi atzean mendia. Agurtu eguzkia, zuhaitzak, loreak, eta animailiak.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Sentitu non zauden.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Sentitu etxeko lurra gorputzarekin kontaktuan.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Usaindu etxeko usaina.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Entzun etxeko soinuak.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Poliki poliki ireki begiak eta ikusi ingurua.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki.
Egon lasai etzanda altxatzeko gogoa duzun arte.
Hartu arnasa poliki. Bota arnasa poliki. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina