2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

ILE- APAINDEGIA

Oraingoan, guraizeak erabiltzea proposatzen dizuegu. Lehenengo, imaginazioa erabiliz, bidaia txiki bat egin dezakezue zuen ile-apaindegira. Ile-apaintzaile bat zaretela, eta ume bati ile mozketa desberdinak egiteko aukera duzuela irudikatu.
Hiru trazo aurkezten dizkizuegu: marra zuzena, marra kurbaduna eta marra zuzena puntaduna. Zuek nahi duzuena aukeratu eta, hasteko, arkatzarekin gainetik pasa. Azkenik, artaziak (guraizeak) hartu eta marrak moztu.
Inprimagailurik ez baduzue, laguntza eskatu beharko diozue etxeko norbaiti marrazkia egin dezan.
Ziur gaude ile mozketa ikusgarriak egingo dituzuela!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina