2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

ZENTZUMENAK

Gaur gure zentzumenekin esperimentatuko dugu. 

Lasai-lasai egonda, denbora hartu eta, kontzentratuta zaudenean, aztertu inguruarekin harremanetan sentitzen dituzun berezitasunak.
Hori egin ahal izateko, gure zentzumenak erabili behar ditugu.

IKUSMENA lantzeko jarduera batzuk ematen dizkizugu aukeran, baina etxean aurkitu ditzakezun gauzak beharko dituzu. 


-Eseri eta ingurua behatu. Ondoren gauza bera egin argi gutxiagorekin.


-Lupa, katalejoak, betaurrekoak... erabili.

-Linterna erabili nahi duzuna ikusteko.
-Begiak itxi eta etxetik mugitu norbaiten laguntzarekin edo bakarrik.

UKIMENA garatzeko honakoak egin ditzakezu:

-Material desberdinak ikutu eta euren propietatez ohartu.


-Poltsa batetik zerbait atera eta begiak itxita ikutuz, nolakoa den aztertu eta zer den asmatu.


DASTAMENA lantzeko hauetara jolastu zaitezke:


-Lau elikagai hauek probatu, batetik bestera urarekin ahoa garbituz: eztia, gatza, limoia eta kiwia.








-Elikagai desberdinak probatu eta zein zapore duten asmatu.


ENTZUMENAREKIN horrela jolas zaitezke:

-Abesti bat entzuten ari zarela belarriak tapatu eta tapatzeari utzi behin eta berriz.
-Abesti bat entzun norbait zarata egiten ari den bitartean.


-Zure ahotsarekin jolastu eta egiten dituzun soinuak entzun.
-Ukabilarekin kolpetxoak eman gauzei eta ateratzen diren soinu desberdinak entzun (egurra, metala, plastikoa, zeramika,...).

USAIMENA: Munduan dauden usaiak ezagutzen jarraitu nahi baduzu, aurrera!

-Gauza hauek usaindu: zure burua, ondokoa, kolonia, zaborrontzia, ozpina, kafea, kakaoa, zukua, espeziak,...).
-Begiak itxi eta, aurretik usaindu dituzun gauzetatik, zein den asmatzen saiatu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina