2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

GRAFOMOTRIZITATEA

Gaurkoan, hobeto idazteko, eskuak trebatzea nahiko genuke. 
Horretarako 3 fitxa ematen dizkizuegu aukeran.


1.- Zirkuloa





Lehenengo, arkatzarekin zirkulu bat marraztu orri txuriaren erdian. Gero, margo beltza hartu eta zirkulua barrutik margotu. Bukatzeko, kolore desberdinetako errotuladoreak erabiliz, marrak egin, borobiletik hasi eta paperaren ertzera iritsi arte.


2.- Karratua:


Eskatu etxeko norbaiti karratu bat marrazteko orri txuriaren erdian. Kolore desberdinetako errotuladoreak erabiliz, karratua inguratu, karratu handiagoak sortuz.

3.- Triangelua:


Eskatu gurasoei erregela, errotuladore beltz bat, eta zeharkako marrak egiten laguntzeko. Marrak paperaren ertz batetik bestera egin behar dira. Gero, hartu margoak eta margotu ikusten dituzun triangeluak. Baina, kontuz... triangeluak hiru alde bakarrik ditu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina