2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

EMOZIOEKIN JOLASEAN

Gaur, atzo egindakoarekin jolastea duzue aukeran.



Lehenengo, atzo egin zenuten orriaren atzean orri txuri bat itsatsi eta aurpegiak moztu.



Gero aukeratu emozio bat eta antzeztu etxekoen laguntzaz:


- Pentsatu zer sentitzen duzuen horrela zaudetenean.


    - Nola hitz egiten duzuen
    - Asko hitz egiten duzuen ala ez
    - Zer esaten duzuen
    - Nola jartzen duzuen gorputza
    - Nola ibiltzen zareten
















- Pentsatu horrela sentitu zareten egun batean; lasai-lasai:
    - Zer gertatu zen
    - Nor zegoen
   - Non zineten



- Jarri maskara eta, beldurrik gabe, burura etortzen zaizuena egin. 
   Norberak era desberdinean jokatzen du; beraz, dena ondo dago!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina