2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

UDABERRIA

Hemen da udaberria! Negua alde batera uztearekin batera, aldaketa batzuk somatzen ditugu gure inguruan.
Eguraldia aldatu egiten da: tenperatura poliki-poliki igoz doa eta giro epela izaten dugu kalean.
Eguzki egun gehiago izaten ditugu, baina baita euri egunak ere. Eta ortzadarra ikus dezakegu!










Ondorioz, zelaietan aldaketa asko ikusten ditugu.
Belarra handitu egiten da eta loreak jaiotzen dira. Zuhaitzei ere hosto ugari sortzen zaizkie. Eta baratzeetan fruta eta barazki berriak ereiten dira. 









Gure ohiturak ere aldatu egiten dira.
Egunak luzatzen dira. Kalean epelago dagoenez, gusturago egoten gara kalean eta denbora gehiago ematen dugu bertan.
Gainera, arropa arinagoa janzten dugu, berokiak gutxiagotan jartzen ditugu eta oinetako erosoagoekin ibiltzen gara.










Animaliek euren ohiturak aldatzen dituzte. Zomorro asko ikusten dugu inguruan.
Animalia askok udaberriko goxotasunean erditzen dituzte euren umeak. Horrela, negu gogorra iristean, kumeak indartsuak izango direlako.










Orain jolas kooperatibo bat proposatzen dizuegu: LOREAK ETA ERLEA.
Loreek eta erleek oso harreman estua dute. Erleek polena behar dute euren eztia egiteko. Loreari hartzen dioten polena erlauntzara eramaterakoan, apur batzuk erortzen zaizkie eta horri esker beste lore batzuk sor daitezke.
Elkarlanean joaten dira aurrera erleak eta loreak. 



Azkenik, zuek ere elkarlanean aritzea nahiko genuke jolas debertigarri honekin.
LOREAK ETA ERLEA
Pertsona bat izango da erlea eta gainontzekoak loreak. Musika jarri eta eta loreek txoko bat bilatuko dute bertan egoteko. Musika itzaltzen denean, loreak geldirik egon beharko dira eta erlea etxean zehar joango da hegan loreak bilatzuz. Bat aurkitutakoan, usaindu egindo du. Orduan, lorea libre izango da mugitu ahal izateko eta, nahi badu, erleari beste loreak topatzen laguntzeko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina