2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

GORPUTZA MUGITZEN

Oraingoan, gorputza ezagutzen jarraituko dugu eta horregatik mugitzea tokatzen da.
Aurretik, gorputzaren atalak gogoratuko ditugu. Zuek ezagutzen dituzue! 





                   

Iritsi da ordua!
Beraz, altxa aulkitik eta jarri zutik gorputzak ematen dizkigun aukerak hobeto ezagutzeko.
Lehengo burua mugituko dugu: gora, behera; alde batera, bestera; buelta alde batera, buelta bestera.
Bi eskuak ere mugituko ditugu.



Bi eskuetan 10 behatz ditugu eta banan banan jeitsiko ditugu behera: txikia, alferra, luzea, bizkorra, lodia; lodia, bizkorra, luzea, alferra, txikia.

Berriz gora: txikia, alferra, luzea, bizkorra, lodia; lodia, bizkorra, luzea, alferra, txikia.
Orain, behatzak luzatuko ditugu, baina ahalik eta gehien, ahalik eta gehien...


...eta erlaxaju eskuak.
Eta orain, kontrakoa. Tolestu behatzak eta estutu ukabila, baina ahalik eta gehien, ahalik eta gehien...

...eta erlaxaju eskuak.
Eskumuturrak ere mugituko ditugu: gora, behera; alde batera, beste aldera; buelta alde batera, buelta beste aldera.


Eta orain ukondoa: gora, behera; alde batera, beste aldera; buelta alde batera, buelta beste aldera.


Baita besoa ere: gora, behera: aurrera, atzera; buelta alde batera, buelta bestera.


Ez ahaztu beste besoa!
Pasa gaitezen enborrera. Zutik zaudela eta hankak zuzen dituzula, bota gorputza aurrera ahalik eta gehien, atzera; alde batera, bestera.


Eta, bukatzeko, hankak. Igo hanka bat gora, atzera bota, ireki alde batera eta itxi. Gauza bera egin beste hankarekin.

Zutik zaudela, belauna tolestu eta eman buelta alde batera eta bestera. Gauza bera egin beste hankarekin.
Oinak mugituko ditugu orkatilari buelta ematen alde batera eta bestera

.

Oinen behatzak ahalik eta gehien luzatuko ditugu, gero tolestu egingo ditugu.....eta, azkenik, erlaxatu.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina