2023(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

LIBURU EGUNAREN OSPAKIZUNA

 Apirilaren 23a LIBURUAREN EGUNA izan zen, eta ipuinek eskaintzen dizkiguten istorio ziraragarri horiekin izugarri goxatzen dugunez, ospatzeko ekintza berezi bat egin genuen eskolan: guraso eta familiako kideei gonbitea luzatu eta gurera etorri zitzaizkigun ipuin ederrak kontatzera!

Zein gustura entzun genituen istorioak! Adi-adi egon ginen ia arnasa hartu gabe kontakizunetan murgildurik!

Honetaz gain, gure etxean ipuin luzeak irakurtzen ditugunerako ere ORRI MARKATZAILE batzuk sortu genituen. Dibertigarria guztia! 

Eta bukatzeko, haur eta irakasle guztiek esan beharreko gauzatxo bat:  

ESKERRIK ASKO IPUINAK KONTATZERA ANIMATU ZINETEN GUZTIOI!!!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina