2023(e)ko apirilaren 18(a), asteartea

GORPUTZA LANTZEN

 Oporrak baino lehen gorputzaren ikerkuntzan aritu ginen eta aldi berean honekin jolasean. Ikasi asko ikasi genuen eta zenbait gauzekin arritu ere arritu ginen.

Gure kanpo zein barrukaldeko parteak kokatzeko puzzleak egin genituen:



Gure arropa berezienekin jantzi ginen:
Gorputzaren irudi desbedinak sortu genituen:




Gure eskuak eta bertan ditugun behatzak hobe ezagutzeko jolas hau proposatu ziguten:



Gure gorputzaren mugimenduak eta birikak nola funtzionatzen duten ikusteko bi esperimentu egin genituen. Harrigarriak gara barrutik!


Birikak haize gabe daudenean:
Birikak haizez beteta ditugunean:
Eskuaren mugimendua erakusten duen maketa:

Eta azkenik, hizki gunean osasuna bermatzeko gure higieneari buruzko txartel batzuetakin aritu ginen. Medikuaren kontsultara goazenean bertan aurki ditzakegun tresnak irakurri eta bereiztu genituen baita ere: 
Ah! Azken jarduera ezin ahaztu! Lehen etxe gunea zena orain MEDIKUAREN KONTSULTA bilakatu dugu! Begira zein ongi pasatzen dugun gaixoak sendatzen! Belarri, erreflejuak, begiak, etab. errebisatu, bendak ipini, jarabea eman...









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina