2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

ZEUEN BASERRIA


Gaur ikasturteari amaiera emateko, orain bi ostiral hasitako eskulana bukatzea proposatzen dizuegu horma-irudi bat sortuz. Orain arte etxea eta bertako animaliak egin ahal izan dituzue, baina zerbait gehiago falta da baserria bukatzeko.

Bertan baratzeak lantzen dituzte barazkiak izateko. Oroitzen zarete? Ba, zeuen baratzea ere sortu dezakezue, nahi baduzue. Guk UDABERRIA gaian ikasi genituen barazkiak erabiltzea pentsatu dugu geurea sortzeko.

Ea gai zareten hauetako barazki bakoitza zein den esateko: ZERBA, AZENARIOA eta LETXUGA.

 
AZENARIOA
ZERBA








 
LETXUGA

Ziur badakizuela fruta hauetako bakoitza zein marrazkiri dagokion: AGUAKATEA, LARANJA edo MARRUBIA.
 
AGUAKATEA
 
LARANJA

 
MARRUBIA

  
Gogoratu duzue zein den bakoitza? Seguru baietz! Nahi baduzue paper txuri bat lur kolorez margotu, edo bestela paper marroia erabili, eta moztu zuen fruta eta barazki gogokoenak bertan itsasteko, horrela zuen baratza egina izango duzue.

Baserria biribiltzeko, etxea, animaliak eta baratza kartulina handi batean itsatsi ditzakezue. Gainera, zuen eta zuen senideen argazkiak ere jarri ditzakezue: animaliekin, leihotik begira, baratzean... Modu honetan horma-irudi ederra sortu izango duzue!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina