2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

ARTILEAREN SEKUENTZIA

Segida logiko batekin arituko gara.
Gaiaren aurkezpenean esan genizuen bezala, baserritarrek euren ardien artilearekin arropak egiten zituzten. Marrazki hauetan hori nola egiten den azaltzen da: ardiari artilea mozten zaio; artilea biltzen da artile haria egiteko; artile haria ehungailuan ehunduz arropa egiten da.
Gure gaurko proposamena marrazki hauek ordenatzea da, lehenengo egiten denetik azken egiten denera.












Hasteko, moztu 3 marrazkiak poliki-poliki eta denbora hartuz. Begiratu ondo marrazkiak eta behatu zertan ari diren bakoitzean.
Ondoren, pentsatu zein ordenetan itsatsi beharko dituzuen hurrengo orriko karratu handietan, goitik behera.
Bukatzeko, idatzi karratu txikietako bakoitzean 1, 2 eta 3 zenbakiak dagokien lekuan.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina