2023(e)ko otsailaren 17(a), ostirala

INAUTERI ALAIAK IRITSI DIRA!

 Aste batzuk daramatzagu INAUTERIAK prestatzen: LANTZ herriko euskal inauteriaren istorioak jasotzen, hemengo pertsonaiak ezagutzen, artelanak eta ekintza desberdinak gauzatzen... Izugarri gozatu dugu! 





Eta atzo azkenean, ostegun gizenean, inauteriei hasiera eman genien Haur Hezkuntzakoek! Leosiñetara, gure iazko txikien eskolara, jaitsi ginen poz pozik, TXATXOZ jantzita, eta ederki egin genuen dantzan! Primeran pasa genuen!



Bi aste hauetan entsegu ugari egin ditugu, lan handia egin dugu. Etxean ere dantzan eta ondo pasatzen jarraitu nahi dugunez, hona hemen inauteriko gure kantak: 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina