2022(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

UDAZKENAREKIN IKASTEN

Udazkenean gaudenez, gelak apaindu ditugu umeek naturan jasotzen dituzten elementuekin: hostoak, fruitu lehorrak, fruitu mamitsuak... Asko ikasten ari gara udazkenari buruz, baina... Ba al dakizue zer gertatzen den pinaburuak bustitzen direnean?

Gelan froga hau egin genuen: 

Hasi baino lehen ume bakoitzak bere hipotesiak plazaratu zituen: handitu, txikitu, kolorez aldatu, puskatuko ote ziren...Pinaburuak kristalezko pote batean sartu genituen eta gero urarekin estali genituen. Eguneroko lanari ekin genion eta jolasgarai ondoren poteetatik atera genituen. TATXANNNN!!!






Zer gertatu da? ITXI EGIN DIRA!! Zergatik??


Hezetasun handia dagoenean pinaburuak itxi egiten dira haziak eror ez daitezen, ez bailirateke bizirik aterako. Berriz ere lehortzen direnean, ireki egiten dira beraien haziak zabaltzeko.


Horrela zerbait gehiago ikasi dugu denok, anima zaitezte eta egin froga etxean!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina