2025(e)ko urriaren 31(a), ostirala

GAU BELTZA

 Eskolan ospatu dugun lehenengo jaiarekin abiatzen gara ikasturte honetako blogean.

Gau Beltza ospatzeko, astean zehar egin ditugun jarduera batzuk azaldu nahi dizkizuegu hemen. Kalabaza bat hustu, marraztu eta  zulatu egin dugu. Ondoren, pertsianak jaitsita, kandela bat sartu diogu barruan giro misteriotsua sortzeko.

Ikusi hemen horren prozedura.




































 

 

Gainera, auzoko erakusketarako txorimalo beldurgarri bat margotu dugu kafe eta urarekin.