Hemen dituzue Piñata eguneko argazkiak.
Asteburu honetan auzoan ospatzea tokatzen da!
Miramonen dagoen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzara hurbildu gara "Nire ama antzara" itzal-antzerkia ikusi eta entzutera.
Hemen bideo labur batzuk uzten dizkizuegu han entzun dugun musikaz goza dezazuen.
Aurreko astean txatxoz mozorrotu ginen Leosiñetan Euskal Inauteriak ospatzeko.
Honetan ikusi ahal duzue zein politak gauden, prest dantza egitera abiatzeko.
Gaur auzoko liburutegira abiatu gara. Hango ipuin kontalariak liburutegiaren funtzionamendua azaldu digu. Horretaz gain, bertan dauden liburu polit batzuk erakutsi dizkigu eta beste liburu asko gure eskuetan utzi dizkigu.
Azkenik, kamishibai baten bidez "Karramarro Txikia"ren ipuina kontatu digu.
Bisita honetan primeran portatu gara eta primeran pasa dugu!!!
Danborradan parte hartzeko irten aurretik, argazki hauek atera ditugu.
Badakizue... Gu beti festarako prest. Eta martxak dioen bezala:
GU BETI POZEZ,
BETI ALAI!!!
Urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen eskolan. Beraiekin hitz egin eta farre pixka bat egin ondoren, eskolarako ekarritako jostailuak eman zizkiguten. Gero animatu egin ziren eta gurekin batera dantza egitera atera ziren.
Gainontzakoa badakizue: azoka, jaialdia, txistorrada... Oroitzeko egun bat.