2024(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna

HAZITIK LANDARERA

 Duela egun batzuk kotoi hezearekin estali genituen babarrun aleetatik landare ederrak sortu dira.

Egunez egun hazi dira eta sustraiak lurraren azpian sartzeko unea iritsi zaie. 

Hemen ikusiko duzuenez horretan aritu gara. Babarrun landare batzuk etxera eraman ditugu, han ere primeran zainduko baitugu!


















2024(e)ko apirilaren 24(a), asteazkena

LIBURUAREN EGUNA

 Ikasturte honetan ere Liburuaren Egunean senideek irakurritako ipuin eta liburuekin disfrutatu dugu. Honako hauek izan dira azaldu dizkigutenak:

"Bremengo musikariak"

"El Principito"

"Crispƭn y el mejor cumpleaƱos de su vida"

"Hankak nahi zituen sugea"

Adi-adi entzun ditugu istorio hauek oso interesgarriak baitira.

ESKERRIK ASKO IPUINAK KONTATZERA ETORRI ZARETEN GUZTIOI!



















 

2024(e)ko apirilaren 23(a), asteartea

UDABERRIAN BI ESPERIMENTU

 Udaberrian gaude! Negua alde batera utzita, Natura berpiztu egiten dela dirudi.

Parke, mendian eta zelaian aldaketa asko ikusten ditugu: belarra handitu egiten da, loreak sortzen dira, zuhaitzak hostoz ugariz betetzen dira... Zomorro eta intsektu asko ere azaltzen dira. Hori dela eta, gure geletan burubelarri ibiliko gara bi esperimentu egiten:

  • Babarrun ale batzuk kotoi bustian bildu ditugu eta eskolara ekarritako jogurt poteetan sartu ditugu. ZER GERTATUKO DA?
  • Eskolan genituen beldarren arrautzetatik beldar txikitxoak jaio dira. Jatunak direnez, egunero moreraren hostoak jateko ematen dizkiegu. BELDARREN BIZI-ZIKLOA AZTERTU NAHI DUGU.

    Emaitzak ikusi nahi badituzue noizean behin gure blogean sartu!

















2024(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

KORRIKA


Pozaren pozez, petoa soinean jarrita eta lekukoa eskuan hartuta, eskolako patiora abiatu gara KORRIKAren alde festa ospatzera.

Lekukoa taldez talde pasa egin dugu eta, azkenik,  kanta eta dantzarekin gozatu dugu.