2025(e)ko ekainaren 24(a), asteartea
AIETEKO PARKEA
Ikasturteko azken ibilaldia AIETEKO PARKERA egin genuen, naturan murgilduz: animaliak ikusi, birikak oxigenatu, naturako zaratak entzun... eta kideekin parkean ezin hobeto pasa!!!!
BURBUILAZ BLAI
Azken egunetan, ikasturte bukatzear zegoela, ANE irakakasleak opari bat ekarri zigun patioan jolasteko: BURBUILA MAKINA BAT!!! Zein ondo pasa genuen ponpatxoak harrapatu nahian!
PSIKOMOTRIZITATE GELA, BAI BEREZIA!!!
Ikasturtean zehar zerbait azpimarratu beharko bagenu, hori gure gunerik preziatuena izango litzateke, SALTO GELA alegia!!! Bertan momentu oso politak igaro ditugu, lagun desberdinekin jolasean, mila ideia eta jolas aurrera eramaten... Izerditu, kirola egin eta lagunekin GOZATU DUGU PILA!!!
GUNEETAN JOLAS ETA JOLAS
Ikasturtean zehar jolas mota desberdin ugari izan ditugu probatzeko, guztiak dibertigarriak, gauza asko ikasi dugu hauekin. Hona hemen geletan igaro ditugun hainbat momentu:



















