2025(e)ko urtarrilaren 31(a), ostirala

SAN SEBASTIAN EGUNA OSPATUTA...

Egun batzu igaro dira jada San Sebastian eguna ospatu genuenetik; Donostiako Martxa ikasi, danborrarekin entsaiatu eta festa giroan murgildu ginenetik, eta iritsi da garaia familiekin momentu hori konpartitzeko. GORA DONOSTIA!




2025(e)ko urtarrilaren 17(a), ostirala

2024 urteari AGUR!!!!

Urtea amaitzear, gabonak iritsi eta ilusio handiz hartu genuen OLENTZERO eta MARI DOMINGIren bisita gure eskolan. Haiekin hitz egin, eskutitzak eskura eman, abestu eta... dantza ere egin genuen beraiekin!



EUSKARAREN JINKANA, BAI DIBERTIGARRIA!


Euskara sustatzeko jolas bat antolatu genuen abendu hasieran, ARGITXO iratxoak eta noski, gure familiakoek lagunduta. Gauza ugari ikasi genituen bertan, eta batez ere, euskara indartu genuen gure artean, euskaraz hitz egiten hasi ginen!!!

Eskerrik asko etxekoei zuen ekarpenengatik!!!!


2025(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

HAZIAK ETA ARGIAREKIN ESPERIMENTATZEN

 Zientzia gustuko dugu eta oraingoan, landareekin esperimentu bat egitea bururatu zitzaigun: zer gertatzen da haziak aguzkipean landatzen baditugu? Eta leku itxi batean landatuz gero? 

Hona hemen prozesua eta ondorioztatu genuena...





Behin haziak landatuta, arraultza batzuk leiho ondoan ezarri genituen:

Besteak armairu barruan gorde genituen, iluntasunean:

Egun batzu igaro eta gero...




Zergatik ile batzu berdeak jaio dira eta beste ile batzu txuri? 
Eguzkiaren argiak zer ikusirik ba al du prozesu honetan?