2025(e)ko urriaren 31(a), ostirala

GAU BELTZA

 Eskolan ospatu dugun lehenengo jaiarekin abiatzen gara ikasturte honetako blogean.

Gau Beltza ospatzeko, astean zehar egin ditugun jarduera batzuk azaldu nahi dizkizuegu hemen. Kalabaza bat hustu, marraztu eta  zulatu egin dugu. Ondoren, pertsianak jaitsita, kandela bat sartu diogu barruan giro misteriotsua sortzeko.

Ikusi hemen horren prozedura.




































 

 

Gainera, auzoko erakusketarako txorimalo beldurgarri bat margotu dugu kafe eta urarekin.


 
 

2025(e)ko ekainaren 24(a), asteartea

AGUR 4 URTEKO GELARI!

 

Hurrengo urtean gehiago!

AIETEKO PARKEA

 Ikasturteko azken ibilaldia AIETEKO PARKERA egin genuen, naturan murgilduz: animaliak ikusi, birikak oxigenatu, naturako zaratak entzun... eta kideekin parkean ezin hobeto pasa!!!!

 
Argazki gainean klikatzen baduzu, argazki gehiago ikasiko dituzu!
Si clicas encima de la foto, verás más como éstas. 

BURBUILAZ BLAI

 Azken egunetan, ikasturte bukatzear zegoela, ANE irakakasleak opari bat ekarri zigun patioan jolasteko: BURBUILA MAKINA BAT!!! Zein ondo pasa genuen ponpatxoak harrapatu nahian!










 

PSIKOMOTRIZITATE GELA, BAI BEREZIA!!!

 Ikasturtean zehar zerbait azpimarratu beharko bagenu, hori gure gunerik preziatuena izango litzateke, SALTO GELA alegia!!! Bertan momentu oso politak igaro ditugu, lagun desberdinekin jolasean, mila ideia eta jolas aurrera eramaten... Izerditu, kirola egin eta lagunekin GOZATU DUGU PILA!!!

Egin ezazue KLIK argazkiaren gainean gehiago ikusteko.
Haced CLIC encima de la foto para ver más.

GUNEETAN JOLAS ETA JOLAS

 Ikasturtean zehar jolas mota desberdin ugari izan ditugu probatzeko, guztiak dibertigarriak, gauza asko ikasi dugu hauekin. Hona hemen geletan igaro ditugun hainbat momentu:

Hizki gunean gure izenak idazten.

Eraikuntza gunean izugarrizko eskulturak sortzen.

Sinbolikoan etxe, mediku, denda, ile apaindegi edo argazkiko gunean bezala 
tailer mekanikoan...

Minimundoetan animali eta pieza desberdinekin.

Eskulan politak eginez.

EDOZEIN MODUTAN, BAINA BETI ALAI!!!